15:43

Politika

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Kataluniako Justizia Auzitegiko lau epaile errekusatu ditu Puigdemontek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Generalitateko presidenteak eta Turull kontseilariak egin dute eskaera. Horien esanetan, aipaturiko epaileak ez dira inpartzialak eta Fiskaltzak jarritako kereilak kutsu politikoa du.

  • Carles Puigdemont Generalitateko presidentea Diada eguneko ospakizunetan. Artxiboko argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Generalitateko presidentea Diada eguneko ospakizunetan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Jordi Turull Presidentzia kontseilariak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko lau epaile errekusatu ditu; zehazki, urriaren 1eko erreferendumagatik bera ikertzea adostu zuten hirurak eta kasuaren instrukzioaz arduratuko den epailea.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkeztutako idatzian diotenez, lau epaile horiek ez dira inpartzialak eta Fiskaltzak urriaren 1eko erreferendumagatik Fiskaltzak jarritako kereilak kutsu politikoa du.

Errekusazio eskaera lau epaileren kontrakoa da: Jesus María Barrientos, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea; Jose Francisco Valls eta Carlos Ramos, urriaren 1eko erreferendumagatik Fiskaltzak aurkeztutako kereila tramitera onartzea erabaki zuen aretoko kideak; eta Mercedes Armas, Kataluniako Gobernuko kideen kontrako auziaren instrukzioa egingo duen epailea.

Errekusazioa aurkeztu dutenen esanetan, ordea, inpartzialtasun eza "gainerako magistratuei ere zabaldu dakieke, horiek ere Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatutakoak baitira".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena