18:31

Politika

Erreferenduma

Bartzelonan erreferenduma egiteko ituna lotu dute Colauk eta Puigdemontek

agentziak | erredakzioa

Alkateak azaldu du "erakunde eta langile publikoak arriskuan jarri gabe" parte hartu ahal izango dela, eta Puigdemontek baieztatu du Generalitatearekin egindako akordioari esker izango dela.

  • Colau eta Puigdemont. Argazkia: Efe

    Colau eta Puigdemont. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ada Colau Bartzelonako alkateak esan du hiriburuan ere 'parte hartu' ahal izango dela Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumean, urriaren 1ean, eta "erakundeak eta langile publikoak arriskuan jarri gabe" egin ahal izango dela.

 

 

"Gure konpromisoa beteko dugu: urriaren 1ean Bartzelonan parte hartu ahal izango da erakunde eta langile publikoak arriskuan jarri gabe", adierazi du alkateak Twitterren, Generalitatearekin egin duen eta oraindik argitzeke dagoen akordio bati erreferentzia eginez.

Carles Puigdemont presidenteak sare sozial berean esan du "albiste ona" dela hori, eta Oriol Junquerasek "Demokraziarentzat albiste ona" dela.

 

Akordioa Puigdemontekin

Carles Puigdemont Generalitatearen presidentea gustura agertu da Colaurekin lotutako "akordioa" dela eta, horrek erakundeak eta funtzionarioak babestuko dituelako eta, aldi berean, bartzelonarrek erreferendumean "normaltasunez" bozkatzeko duten "eskubidea" errespetatuko delako.

Tarragonako El Vallenc en Valls aldizkariari egindako bisitan, Puigdemontek ez ditu akordioaren nondik norakoak azaldu nahi izan, baina Generalitatearen eta Udalaren arteko ituna txalotu du: "Oso pozik nago akordioarekin, Bartzelonarekin dugun ulermenarekin, partekatzen genuen asmo bat posible egingo dugulako".

Puigdemonten ustez, "oso albiste ona da alkatearekin izan dugun ulermen bikaina", izan ere, bere "konpromisoa beti izan da dudarik gabekoa".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena