18:03

Politika

Europar Batasuna

Junckerrek errespetatuko egingo luke Kataluniak independentzia hautatzea

agencias | redacción

Europako Batzordeko presidenteak, hala ere, esan du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak esaten duena errespetatuko duela, eta independizatuz gero, EBn sartzeko prozesua bete beharko lukeela.

  • Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: Efe

    Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak esan du Kataluniak egunen batean independentziari baietz esanez gero, errespetatu egingo lukeela erabakia, baina gaineratu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak esandakoan oinarrituko dela.

"'Prodi batzordea'k, 'Barroso batzordea'k eta nireak beti esan dugu alor horretan Espainiako Konstituzioanalak eta Parlamentuak esaten dutena errespetatuko dugula, baina argi dago Kataluniak independentziari baietz esanez gero, aukera errespetatuko dugula", adierazi du.

"Baina Kataluniak ezingo du Europar Batasuneko kide izan bozketaren biharamunean. 2004an ezarritako prozedura bete beharko du Europar Batasuneko kide izateko, Estatu kide guztiek bezalaxe", gaineratu du.

EBk argitu egin nahi izan du

Europako Batzordeak argitu nahi izan du Junckerrek Kataluniaren erabakia errespetatzeko, erreferendumak Auzitegi Konstituzionalaren oniritzia beharko lukeela.

"Presidenteak esan du Konstituzionalaren erabakia errespetatu egin behar dela, beraz, erreferendumaren emaitza soilik onartuko litzateke baldintza hori betez gero", adierazi du Europako Batzordearen bozeramaile batek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena