Politika
Azaroaren 1eko erreferenduma
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako alkateen artean erreferendumaren aldeko jarrerak sustatzea leporatzen die Fiskaltzak AMIko eta ACMko presidenteei.
2017ko Diadako irudia. Argazkia: EFE.
Kataluniako Fiskaltza Gorenak kereila aurkeztu du AMIren presidente den Neus Lloverasen eta ACMren presidente den Miquel Buchen kontra, erreferendumaren promozioan eta antolakuntzan laguntza emateagatik, eta bi elkarteen webguneak ixtea eskatu du. Lloveras Vilanova i la Geltrúko (Bartzelona) alkatea da, PDeCATeko kidea eta JxSíren diputatua Parlamentean; Buch, aldiz, Premià de Mareko (Bartzelona) alkatea da eta PDeCATeko kidea.
Kataluniako Auzitegi Nagusian gaur aurkeztu duten kereilan, desobedientzia, prebarikazioa eta diru publikoaren bidegabeko erabilpena egin izana leporatzen diete ACMko eta AMIko presidenteei. Fiskaltzak idatzian adierazi duenez, “argi dago” erreferendumaren promozioan eta antolakuntzan parte hartu dutela.
Hainbat neurriren artean, Lloverasi eta Buchi berme ekonomikoa ezartzeko eskatu dio Fiskaltzak Kataluniako Auzitegi Nagusiari.
Kereilan, AMIren eta ACMren webguneak ixteko eskaera egin du Fiskaltza. Gainera, Kataluniako alkateei erreferenduma geldiarazteko deia egitea eskatu zaio Kataluniako Auzitegi Nagusiari. Galdeketaren parte-hartzea sustatzen duten kartelak egiten uzteko agindua emateko eskatu du Fiskaltzak, baita orain arte egin direnak kentzeko ere.
Modu berean, Guardia Zibilari, Esquadra Mossoei eta Espainiako Poliziari erreferenduma ekiditeko neurriak hartzeko eskatu dio Fiskaltzak; eta hautestontziak, manualak, kartelak eta ‘Bai’aren aldeko materiala desagerrarazteko beharra dagoela gogoratu nahi izan du.
Auzitegi Konstituzionalari mespretxua
‘Haien jokabidearekin, kereilatuek, elkarteetako arduradunak diren heinean, Auzitegi Gorenaren jarraibideei mespretxua egin diote”, adierazi du Fiskaltzak idatzian.
Bi elkarteek “giza baliabideak eta baliabide materialak erabili dituzte, haien helburua delituzkoa dela jakinda”. “Honako hau agerikoa da: erreferendumaren deialdiak eta gauzatzeak diru publikoaren gastua dakar”, adierazi du Fiskaltzak gaur aurkeztutako kereilan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa