21:18

Politika

Kataluniako erreferenduma

Alkateak deklaratzera joango direla esan dute AMI eta ACM elkarteek

Agentziak | Erredakzioa

Neus Lloverasek azaldu duenez, "batzuk beren borondatez joango dira eta beste batzuk ez, baina guztiak joango gara deklaratzera, ezkutatzeko ezer ez dutelako".

1:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak Kataluniako erreferenduma babestu duten alkateak ikertzeko eta deklaratzera deitzeko agindua eman du. Gainera, auzitegian azaltzen ez direnak atxilotzeko agindua ere eman du.

Independentziaren Aldeko Udalen elkarteak eta Kataluniako Udalen Elkarteak oso larritzat jo dute neurri hori eta mobilizazioa deitu dute datorren larunbatean Bartzelonako Sant Jaume plazan.

Neus Lloveras Independentziaren Aldeko Udaleko elkarteko presidenteak azpimarratu du Katalunian gertatzen ari denak ez duela aurrekaririk Europan.

Lloverasek jakinarazi du bi elkarteek erreferendumarekin aurrera jarraitzeko erabakia berretsi dutela eta alkatek guztiak deklaratzera joango direla, "ezkutatzeko ezer ez dutelako".

CUPeko alkateek auzitegira ez joateko hartu duten erabakiaz galdetuta, Lloverasek ondokoa erantzun du: "Alkate batzuk beren borondatez joango dira eta beste batzuk ez, baina guztiok joango gara deklaratzera".

Ildo horretan, alkateek erreferenduma babestuz sinatu dituzten dekretuak "borondate politiko bat" adierazten dutela eta, beraz, "adierazpen askatasunak babestuta" daudela erantsi du.

"Ez dugu ezer ezkutatzeko. Deklaratzera deitzen gaituztenean, deklaratzera joango gara eta gero Kataluniako herritarrek euren borondatea boto-paperen bidez eta askatasunean adierazteko aukera izan dezaten lanean jarraituko dugu", azpimarratu du.

CUPeko alkateek ez dute deklaratuko

CUPek iragarri du jada bere alderdiko alkateak (30 inguru) ez direla bere borondatez joango auzitegira.

"Gure alkateak ez dira deklaratzera joango eta ez dituzte Estatuko fiskal nagusiaren zitazioak aintzat hartuko, Autodeterminaziorako Erreferendum Legeak babestuta daudelako", azpimarratu du ohar batean.

Gainerako indar politikoetako alkateei ere gauza bera egiteko dei egin die.

Bestalde, l’Ametlla de Mar (Tarragona) eta Argentona (Bartzelona) herrietako alkateek, ERCkoa bata eta CUPekoa bestea, erreferenduma legez kanpokoa dela esanez Auzitegi Konstituzionalak igorritako jakinarazpenak hautsi egin dituzte, sare sozialetan zabaldu dituzten bideo banatan ikus daitekeenz.

Jordi Gaseni (ERC) alkateak ondoko mezua idatzi du: "Jasota eta artxibatuta Espainiako Gobernuak l’Ametlla de Marreko alkatetzari egindako eskaera".

Eudald Calvo (CUP) Argentonako alkateak, berriz, ondokoa adierazi du: "Artxibatu dugu jada Espainiako Gobernuak egindako ohartarazpena".

ohartarazpena".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena