14:07

Politika

Erreferenduma Katalunian

Rajoyk Puigdemonti: 'Alkateek Estatu espainiarraren babesa dute'

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, Europako beste herrialdeetako buruzagiek ‘ezin dute sinetsi’ Katalunian gertatzen ari dena.

  • Mariano Rajoy, Zaragozan egindako agerraldian. EFE

    Mariano Rajoy, Zaragozan egindako agerraldian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak elkartasuna eta "babes osoa" adierazi die atzo, urriaren 1eko erreferenduma egitea errazteko, Carles Puigdemonten "presioa" jaso zuten alkateei.

PPk Zaragozan antolatutako herriartekoaren itxiera ekitaldian adierazitakoaren arabera, Espainiako Gobernuak babesa emango die alkate horiei. Erreferenduma onartzen ez duten alkateak "kalean interpelatzea" eskatu zien atzo Puigdemontek herritarrei.

"Kataluniako alkateek jende asko dute atzean, baita Espainiako Estatua ere", ziurtatu du Rajoyk. Bestalde, euren eginbeharrak betetzera animatu ditu, "lasaitasuna emango diolako, bai alkateei bai haien bizilagun gehienei ere".

Europan 'ezin dute Kataluniako prozesua sinetsi'

Europako beste herrialdeetako buruzagiek "ezin dutela Katalunian gertatzen ari dena sinetsi" nabarmendu du Rajoyk. Independentistek "ez dutela inolako babesik" ere esan du. Era berean, Europako agintari guztiek legea eta demokrazia babesteko lan egin dezan animatu dutela azaldu du.

Jarraian, defendatzen dituzten helburuak alde batera uztea eskatzeko mezua helarazi die independentistei: atzera egitea eskatu die, "egoera ez dadin okertu".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena