Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Horrela, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita kereila aurkeztuko du Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidentea. Argazkia: EFE
Erreferendumaren legea tramitera onartu duten Parlamentuko Mahaiaren kideen aurka kereila aurkeztuko du Kataluniako Fiskaltza Nagusiak, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita, iturri fiskalek jakitera eman dutenez.
Fiskaltza kereila prestatzen ari da, eta gaur edo bihar aurkeztuko du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean; izan ere, Mahaiko kideak forudunak dira.
Legea tramitera onartu duten Mahaiko kideak Junts pel Siko lau ordezkariak (Carme Forcadell, Lluis Maria Corominas, Anna Simo eta Ramona Barrufet) eta Joan Josep Nuet Catalunya Si Que Es Poteko bakarra izan dira.
2016ko urriaren 6an, erreferendumaren aldeko bi ebazpen bozkatzeagatik, Kataluniako Auzitegi Nagusia Carme Forcadell Parlamentuko presidentea eta Junts pel Si eta Catalunya Si Que Es Poteko Mahaiko kideak ikertzen ari zen dagoeneko, Auzitegi Konstituzionalari desobeditzea leporatuta.
Txostena
Bestalde, Parlamentuko abokatuek txosten bat entregatu dute gaur, Parlamentuko Mahaiaren kideei zuzenduta, hain zuzen ere. Haustura legeen tramitazioak Auzitegi Konstituzionaleko ebazpenen aurka talka egiten duela ohartarazi dute; izan ere, galdeketaren deialdia bideratzeko edozein ekimen babestea debekatu zien Auzitegiak.
?Auzitegi Konstituzionalaren epaia saihestu nahi duen edozein ekimen juridiko eragozteko edo gelditzeko betebeharra dute Mahaiko kideek?, ohartarazi dute abokatuek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa