Politika
Kataluniako erreferenduma
agentziak | erredakzioa
Forcadellek egin du eskaria, "Konstituzionalak Parlamentuaren edo horren presidentearen eginkizunen aurka egin litzakeen 'salbuespenezko' edozein prozesu geldiarazi" ahal izateko.
Forcadell, osoko saiorako bidean. Argazkia: EFE
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak Auzitegi Nazionaleko 12 kideak errefusatzea eskatu du gaur, asteazkena, "inpartzialtasun falta" argudiatuta, eta defentsarako eskubidea "bermatzeko" helburuarekin. Horrekin, Parlamentuaren edo horren presidentearen eginkizunen aurka egin litzaketen 'salbuespenezko' edozein prozesu geldiarazi" ahal izatea nahi dute.
Erreferendumaren Legea onartzeko osoko saioa hasteko minutu batzuk falta zirenean eman du Forcadellek neurriaren berri, Twitter bidez.
"Auzitegi Konstituzionaleko kideak errefusatzea eskatu dut orain dela gutxi. Estatuko Gobernuaren parte bihurtu dira eta zilegitasuna galdu dute", idatzi du.
Acabo de demanar la recusació dels membres del TC. S’han convertit en una extensió més del govern de l’Estat i han perdut tota legitimitat.
— Carme Forcadell (@ForcadellCarme) 6 de septiembre de 2017
Ekimenaren bidez, Forcadellek "Konstituzionalak Parlamentuaren edo horren presidentearen eginkizunen aurka egin litzakeen 'salbuespenezko' edozein prozesu geldiarazi" ahal izatea nahi dute, Parlamentu katalanak ohart baten bidez azaldu duenaren arabera.
Gaur aurkeztu du eskakizuna Konstituzionalean. Hala, auzitegi hori erreformatzeko lege organikoa "Konstituzioaren espres erreforma"tzat hartu dute, defentsarako eskubidea salbuespen egoera batean baino are murriztuago dagoela iritzita.
Forcadellek gaineratu duenez, Espainiako araudi juridikoan, ez dago "babes falta" handiagoa sortzen duen prozesurik, Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoak ez bezala.
Konstituzionalaren zigortzeko eskuduntzak, horren ustean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 10. artikulua, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna, Giza Eskubideen Hitzarmen Europarra eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna urratzen ditu, "bidezko epaiketa bat izateko bermerik ez dagoelako".
Hori dela eta, Forcadellek prozesu konstituzional hipotetiko batean parte hartzea eskatu du, Kataluniako Paralamentuan esku hartzeko neurriak edo Parlamentuko presidentearen zereginen inguruan eztabaidatuz gero, "berme eta eskubiderik gabeko" prozesu baten aurrean defentsarako eskubidea izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa