Politika
Katalunia
Generalitatearen hitzetan, erreferenduma deitzea 'ez da delitua'
Agentziak | Erredakzioa
Jordi Turull Kataluniako Exekutiboaren bozeramaileak desafioa bota dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, urriaren 1eko erreferenduma egingo dutenekin biltzeko eskatuz.
-
Carles Puigdemont, Oriol Junqueras eta Jordi Turull. Argazkia: EFE
Espainiako legeen arabera, erreferenduma deitzea ?delitua ez? dela ziurtatu du gaur Jordi Turull Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak. Bestalde, urriaren 1eko galdeketaren aurka Estatuak abiatu dezakeen edozein ekintzak Europar Batasuneko legedia ?urratuko? lukeela ohartarazi du agintariak.
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak "irmotasuna" agindu du "euren burua legez kanpo kokatzen dutenen zentzugabekeriaren" aurrean. "Lasaitasunez, baina egoerak eskatzen duen bezain irmo erantzungo dugu", azpimarratu du.
?Legeak irakurtzeko? eskatu dio Turullek Mazari, ?bere datuak eguneratzeko, erreferendum bat deitzea delitua ez delako?.
2/2005 Legea erabili du Turullek; izan ere, ?erreferendumaren deialdia argi despenalizatzen du, zigor penala merezi duen jarrera ez dela iritzita?. ?Existitzen ez den delitu baten jazarpenaz ari dira?, erantsi du.
Zentzu horretan, ?fiskal nagusiaren edo Estatuko edozein erakunderen ekintza delitua ez den gauza baten aurka, EBko Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 49. Artikulua urratuko luke?, ohartarazi du.
Erreferendumaren aldeko indarrekin biltzeko desafioa bota dio Rajoyri
Bestalde, Turullek desafioa bota dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, urriaren 1eko erreferenduma egingo dutenekin biltzeko eskatuz.
Rajoy Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin bildu da gaur, eta atzo gauza bera egin zuen Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin. Kataluniako Gobernuaren bilera amaitu ondoren, bi hitzordu horiek hizpide izan ditu Turullek.
Turullen ahotan, Rajoy nahi duenarekin ?biltzeko aske da?, baina ?erreferenduma egingo dugunokin hitz egitea ondo legoke?.
?Erreferenduma interesatzen baldin bazaio, galdeketa aurrera eramango dutenekin hitz egitea logikoa litzateke?, azpimarratu du bozeramaileak. Horrela, gaiaz hitz egiteko Generalitatearen ?aldez aurretiko jarrera? agertu du.
?Ordua eta tokia zehaztu behar dute bakarrik?, esan du bozeramaileak. Turullen hitzetan, Rajoyk ?ez du sekula entzun izan nahi?.