15:25

Politika

Manifestazioa

Sara Majarenasen alaba Donostian eskolatzea eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Intxaurrondoko ikastolan matrikulatu dute hiru urteko umea; aitzitik, bere sendia beldur da ez ote dieten Donostian eskolatuta egon dadila galaraziko.

  • Manifestazioan zehar 'Izar ikastolara' mezua osatu dute hainbat globorekin. Argazkia: EiTB

    Manifestazioan zehar 'Izar ikastolara' mezua osatu dute hainbat globorekin. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka lagun manifestatu dira igande honetan Donostiako kaleetatik zehar, Sara Majarenas ETAko presoaren alabak datorren irailaren 7an hastekoa den ikasturte berria Gipuzkoako hiriburuan eskolatuta has dezala eskatzeko.

Majarenas eta Izar alaba Alcobendasko (Madrilgo) harrera zentro batean bizi dira elkarrekin, presoak bigarren gradua jaso eta haurrak senda-agiria jaso zuenetik. Izarren aitak labankadaz larri zauritu zuen bere alaba urtarrilaren 15ean.

Martxa Donostiako Boulevardetik abiatu da 13:30 pasata eta Zuloaga plazan bukatu da. Manifestazioan zehar hainbat globo ikusi ahal izan dira 'Izar ikastolara' mezua osatzen zutenak. Gaurko hitzorduan, gainera, irailaren 7rako mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin da, egun horretan hasiko baita ikasturte berria.

Intxaurrondoko ikastolan matrikulatu dute hiru urteko umea; aitzitik, bere sendia beldur da ez ote dieten Donostian eskolatuta egon dadila galaraziko.

Araitz Zubimendi Izarrekin Sara Etxera plataformako bozeramaileak nabarmendu duenaren arabera, gaurko manifestazioan ehunka lagun batu dira "Izar ume euskaldun bat dela eta bere bizitzako lehen hiru urteetan pairatu dituen gertakariak gorabehera, Alcobendasko pisu batean sartuta jarraitzen duela azaltzeko".

Mikel Ruiz de Larrinaga Intxaurrondo ikastolako irakasleak astelehenean azaldu zuenez, "egoera larria da" biak daudelako "Donostiatik 450 kilometrora" eta umeak "berea ez den hizkuntza batean" ikasi behar duelako.

Araitz Zubimendi Izarrekin Sara Etxera plataformako bozeramaileak nabarmendu duenaren arabera, gaurko manifestazioan ehunka lagun batu dira "Izar ume euskaldun bat dela eta bere bizitzako lehen hiru urteetan pairatu dituen gertakariak gorabehera, Alcobendasko pisu batean sartuta jarraitzen duela azaltzeko".

Aldi berean kritikatu egin du adingabea Madrilgo ikastetxe batean eskolatzera behartuko dutela, nahiz eta "familiarteko loturak zein sozialak eta kulturalak Donostian dituen". Horrenbestez, "datorren ostegunean ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan has dezala eskatzen dugu", gaineratu du.

, gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena