20:42

Politika

Mobilizazioa

200.000 lagun inguruk eman dute izena Diadan parte hartzeko

Agentziak | Erredakzioa

ANCko presidentearen arabera, "mobilizazio historikoa" izango da, eta urriaren 1eko erreferendumari begira mobilizazio jendetsua izatea espero du.

  • 200.000 lagun inguruk eman dute izena Diadan parte hartzeko. Argazkia: EFE

    200.000 lagun inguruk eman dute izena Diadan parte hartzeko. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

198.000 katalanek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko aurtengo Diadan parte hartzeko. Igandean, irailak 11, izango da Kataluniako independentziaren aldeko manifestazioa, Jordi Sanchez ANC Kataluniako Batzorde Nazionaleko presidenteak, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak eta Joan Rabasseda AMIko idazkariak prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko erakundeek Diadara hurbiltzeko 1.400 autobus baino gehiago bete dituztela jada, eta ekitaldi horri aipamen egiten dioten 200.000 kamiseta banatu dituztela gaineratu dute aurtengo Diadaren aurkezpen ekitaldian. Sanchezen esanetan, datu horiek argi erakusten dute Bartzelonako erdigunean dagoen Gracia pasealekuan egingo duten manifestazioaren "arrakastaren nondik norakoak".

Sanchezen arabera, aurtengoa "mobilizazio historikoa" izango da, milaka pertsona bildu eta aurreko urteetako datuak gaindituko direlako. Hala, independentziari buruzko galdeketaren eta "baiezkoaren" aldeko aldarria izango dela ziurtatu du.

Ildo horretatik, urriaren 1erako deitutako erreferendumarekin lotutako ekitaldia izango dela esan du, kanpainaren hasierarekin bat egingo duelako. Hala, Diadaren egunean manifestazio jendetsua egingo ez balitz erreferenduma "hankamotz" iritsiko dela nabarmendu du.

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak U-1eko erreferenduma saihesteko neurriak hartzea erabakitzen badu, ez direla besoak uztarturik geldituko ohartarazi du, eta erantzun gisa, hiritarrek mobilizazio baketsuak egingo dituztela azpimarratu du.

ANCko presidenteak iraingarritzat hartu du bozkatzeko aukerarik gabe demokrazia dagoela esatea. Hala, bozkatzeko aukerarik egon ezean hiritarrek mobilizazioen bidez hitz egingo dutela ziurtatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena