Politika
Erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Independentziak irabazten badu Kataluniako Estatua sortzeko prozeduran lehenbailehen lanean jarriko direla esan du Kataluniako Generalitateko presidenteak.
Albisteak (3)
Urriaren 1ean, igandea, Katalunian egitekoa den independentziari buruzko galdeketan 'baiezkoak' irabazten badu, "trantsizio laburra" egitearen alde agertuko dela ziurtatu du Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak. Hala, trantsizio hori "adosteko eta negoziatzeko prest" agertu da, baina "motza" izango dela berretsi du.
'ElNacional.cat' agerkari digitalak egindako elkarrizketa batean, independentziak irabazten badu Kataluniako Estatua sortzeko prozeduran lehenbailehen lanean jarriko direla esan du Generalitateko presidenteak. "Denbora gehiago behar duten gaietan adostasuna bilatu behar bada, aldebiko edo hiruko negoziazioak egin daitezela; Katalunia, Espainia eta Europar Batasunaren artean", gaineratu du.
Urriaren 1erako aurreikusita dagoen erreferenduma zalantzarik gabe egingo dela ziurtatu du Puigdemontek, eta bozketa egiteko "oinarrizko bermea" erreferendumerako legea izango dela azaldu du. Ildo horretatik, Parlamentuak galdeketa hori deitzeko beharrezkoa den aurretiko denborarekin onartuko duela esan du, baina momentuz ez du datarik zehaztu nahi izan.
Espainiako Estatuak independentziari buruzko galdeketa har ditzakeen neurrien inguruan galdetuta, kezkatzen dion zerbait izan arren ez dela bere lehentasuna azpimarratu du. Hala, Espainiako Gobernuak "demokrazia saihesten ahalegintzen bada azalpen egokiak eman" beharko dituela ohartarazi du.
Dena dela, erreferenduma eteteko ateak ireki ditu, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuak bertan jasota dauden oinarrizko gaiak negoziatzeko prest badago: "Rajoyk hitz egiteko asmoa badu, ateak irekita daude. Madrilera joan beharra badut hara joango naiz, baina une honetan ez dut uste aukera hori inongo gai-zerrendan jasotzen denik", esan du.
Baietzak irabazten badu baina parte hartzea ez bada erdira iristen, independentzia ezartzea edo ez erabakitzeko unean bozkatzeko orduan bizi izandako egoera zein izan den aztertuko dutela esan du Puigdemontek. Hala, "normaltasuna apurtu ote den" aztertu beharko dutela esan du, eta bera atxilotzea edo kargugabetzea jarri ditu adibide gisa.
Dena dela, "gaurtik urrira bitartean" ezin dutela gaitasunik gabe utzi esan du, Auzitegi Konstituzionaleko erreformak kargu publikoak gaitasungabetzeko aukera aurreikusten duen arren, Generalitateko presidentea kargugabetzeko Estatutuan jasota dauden balizko aukeren zerrendan ez da Auzitegi Konstituzionala ageri.
"Planak ahaztea" iradoki dio Rajoyk
Testuinguru horretan, bere "planak ahazteko" iradoki dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Puigdemonti, prozesuarekin aurrera jarraituz gero Espainiako Gobernuak "subiranotasun nazionala babesteko neurriak" hartuko dituelako. Hala izango dela "zalantzarik izan ez dezan" ohartarazi dio Puigdemonti.
"Bizikidetzari ekarpenik egiten ez dioten polemika zaharrak ahaztu beharko lirateke", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak.
"Agintari politiko batzuk (Puigdemont) herrialdea zatitzeko eta apurtzeko dituzten planak alde batera uztea" gustatuko litzaiokeela esan du Rajoyk, eta herritar gehienek ere berdin pentsatzen dutela ziurtatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa