Politika
Agiria
Agentziak | Erredakzioa
Kolektiboak "premiazko" beste hiru neurri ere aldarrikatu ditu: sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituztenak eta adinekoak askatzea eta agintariak kolektiboaren ordezkaritzarekin biltzea.
Joan den urtarrilean Bilbon egin zen presoen aldeko manifestazioa.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) agiri bat kaleratu du premiazkotzat jotzen dituen neurriak zeintzuk diren jakinarazteko. Hauek dira: sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituztenak eta adinekoak askatzea, agintariak kolektiboaren ordezkaritzarekin harremanetan jartzea eta presoak kaleratzeko bide-orria adostea.
Berria.eus eta naiz.eus atari digitalek aurreratu dute albistea eta agiria, oso-osorik, bihar publikatuko dute Berria eta Gara egunkariek.
Era berean, Kepa del Hoyo presoaren heriotzagatik (Badajozeko espetxean hil zen) samina agertu du EPPK-k. "Alde batek oraindik indarkeriari eusten diola erakusten du heriotza horrek", ohartarazi dute.
hartarazi dute.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa