17:53

Politika

Kataluniako atentatuak

PPk jihadismoaren aurkako ituna sinatzera deitu die Podemos, ERC eta EAJri

Agentziak | Erredakzioa

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak eskatu die alderdiei euren arteko desadostasunak alde batera uzteko, xede izanik 'ahots bakar bat' erakustea terrorismo jihadistaren aurka.

  • Juan Ignacio Zoido, astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

    Juan Ignacio Zoido, astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak hauxe eskatu die alderdi politikoei: euren arteko desadostasunak alde batera uzteko, xede izanik 'ahots bakar bat' erakustea terrorismo jihadistaren aurka. Horretarako, jihadismoaren aurkako ituna sinatzera deitu die Unidos Podemos EAJ, ERC eta PDeCATi, alegia, orain arte begirale gisa dauden alderdiei.

Gure arteko desadostunak alde batera uztea, terrorismoaren aurka, eraginkorrak izateko modurik onena da’, esan du Zoidok, jihadismoaren aurkako Itunaren ostean emandako prentsaurrekoan; bertan, Parlamentuan dauden alderdi guztiak izan dira, EH Bildu izan ezik.

Ministroaren iritziz, alderdi guztiak daude ados; izan ere, gaitzetsi eta arbuiatzen dituzte ekintza terroristak: 'Denok erantzuten dugu batasunetik eta sendotasunetik', gehitu du, 'bertan gaudenok, parte-hartzaileok aldarrikatzen dugu konpromiso bateratua dugula, terrorismoaren kontrako borrokan, Eskubide Estatuaren indar guztiekin eta terroristen ankerkerien aurrean'.

Hortaz, uste du 'oso positiboa' litzatekeela alderdi guztiek sinatzea terrorismoaren aurkako ituna, orain arte egin ez dutenek ere; batez ere, ondorengo alderdie egin die aipamena: Unidos Podemosi, PDeCATi, EAJri eta ERCri.

Gainera, eta 'ahots bakar' hori 'ozen eta sendo' entzun dadin, Zoidok gonbidatu ditu alderdi guztiak larunbatean egingo duten manifestaziora; Bartzelonan egingo dute, 'No tenim por/No tenemos miedo' (ez gara beldur) lemapean; Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak gaitzesteko asmoz egingo dute. 'Denok eman behar dugu maila; Espainia herrialde handia da, eta handiagoak ere izango gara, baldin eta denok bagaude lotuta, persona bakar bat bagina bezala', nabarmendu du.

Generalitatearekin lankidetza

Bestalde, prentsaurrekoan azaldu du administrazioen arteko lankidetza 'naturala eta etengabekoa' izan dela, bai maila politikoan baita maila teknikoan ere. Zoidok esan du ‘beti’ izan direla Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ordezkatuta Generalitearen aginte-kuartelean.

Bileran, Barne ministroak jakitera emab du terrorismoaren aurkako alertak 4. mailan jarraituko duela; izan ere, segurtasun-indarren teknikariek aho batez babestu dute erabaki hori. Gainera, Jose Antonio Nieto Segurtasun Idazkariak polizia-ikerketaren gaineko informazioa eman du.

Une honetan, Younes Abouyaaqoub da guztien helburu nagusia; bera da Rambletan egindako harrapaketaren ustezko egilea. Zoidoren iritziz, hura atxilotzea da lehentasuna.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena