Itxi

Politika

Kataluniako atentatuak

Euskal erakundeek Kataluniako atentatuak gaitzetsi dituzte

Agentziak

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, Urkullu lehendakariak eta Arartekoak elkartasuna erakutsi diete biktimei eta horien senideei.

1:30

Hainbat euskal erakundek bat egin dute Katalunian izandako atentatuen aurrean atzodanik etengabeak izan diren gaitzespen mezuekin, eta elkartasuna helarazi diete biktimei eta horien senideei.

“Bartzelonako herriarekin gaude”, esan du Arartekoak sare sozialen bidez. Mezu horrek bat egin du atzodanik beste hainbat euskal erakundek botatakoekin: Eusko Jaurlaritza, Urkullu lehendakaria, Eusko Legebiltzarra, alderdi politiko eta sindikatuak… Elkartasun mezuok, gainera, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta eguerdian egindako bilkuretan gorpuztu dira.

Biktimekiko elkartasuna eta gertatutakoaren gaitzespena taigabeak izan dira, esaterako Nafarroako Gobernuaren adierazpenean, zeinak “erabateko gaitzespena eta elkartasuna” adierazi baitu eta herritarrak deitu baititu gaur 12etan Nafarroako Jauregiaren aurrean egindako bilkuran parte hartzera.

Halaber, Gasteizko Udalak, Arabako Batzar Nagusiek eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak arrangura adierazi dute, eta doluminak helarazi dizkiete eraso terroristaren biktimei eta herri katalanari.

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak “gaitzespen irmoa” erakutsi du, eta kontzentrazioak antolatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletxeen aurrean.