Politika
Katalunia, urriak 1
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako Parlamentuak araudi-aldaketa onartu zuen, erreferendumerako legea lehenbailehen onartzeko; uztailaren 31n atzera bota zuen Konstituzionalak, eta, orain, helegitea.
Konstituzionalak atzera bota du helegitea. Argazkia: EiTB.
Albisteak (7)
Auzitegi Konstituzionalak arbuiatu du Kataluniako Gobernuak aurkeztutako helegitea, eta, hortaz, erreferenduma azkar tramitatzeko Kataluniako Parlamentuak onartutako araudi-aldaketak indargabetuta jarraitzen du.
Konstituzionalaren iturriek zehaztu dutenez, ordubete eman dute eztabaidatzen Kataluniako Gobernuak aurkeztutako helegitea; Generalitatek uste zuen ‘eskubide-abusua’ zegoela Espainiako Gobernuak araudiaren aldaketaren harira egindako inpugnazioan.
Erabakia aho batez hartu dute; izan ere, Konstituzionalak uste du gauza bat bakarrik eztabaidatu ahal dela, hau da, erreformarako prozedurak baldintza guztiak bete dituen ala ez.
Uztailaren 31n utzi zuen bertan behera Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak onartutako aldaketa, Mariano Rajoyren Gobernuaren helegitea ontzat hartuz. Erabaki horren aurka, helegitea jarri zuen Kataluniako Gobernuak.
Legearen tramitazioa ez dute eztabaidatu
Konstituzionala bildu aurretik, Kataluniako Parlamentuaren Mahaiak ez du eztabaidatu Erreferendumaren Legearen tramitazioa; arau horrekin nahi dute babestu independentistek urriaren 1eko erreferenduma.
Junts pel Sik eta CUPek uztailaren 31n erregistratu zuten erreferendumaren legearen proposamena; bazirudien gaurko Mahaian eztabaidatuko zutela, gai-zerrendan sartuta, baina ez da horrela gertatu.
Espainiako Gobernuak iragarri zuen abuztuaren hasieran helegitea aurkeztuko zuela Konstituzionalaren aurrean, Mahaiak lege horren tramitazioa onartu bezain laster.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa