19:07

Politika

Kartzela politika

Sarek sakabanatutako presoen seme-alaben egoera salatu du

agentziak | erredakzioa

Kritikatu duenez, "113 haur edo 18 urtetik beherako nerabek aita edo ama, edo biak, dituzte preso" eta distantziaren "motxilarekin" bizi dira.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarek salatu du Euskal Herritik urrun Espainiako edo Frantziako estatuetan sakabanatuta dauden ETAko presoen seme-alaba asko "motxilarekin" bizi direla.

Euskal presoen eskubideen aldeko herritarren sareak Bilbon egindako agerraldian Kepa del Hoyo Badajozeko espetxe batean hil zen presoaren semea izan da.

Oihana Mujika bozeramaileak esan du plataformak "euskal presoen seme-alaben egoera argitara" atera nahi duela "motxiladun" haurren ekimenarekin.

"Gaur egun 113 haur edo 18 urtetik beherako nerabek aita edo ama, edo biak, dituzte preso. Hain motxila pisutsuak dituzten gazte hauek hedabideetan edo erakundeetan agerraldirik egiten ez dutenez, Sarek euren ahotsa izateko konpromisoa hartu zuen", azaldu du.

Mujikak azpimarratu du Kepa Del Hoyo presoaren heriotza "Espainiako kartzela sistema ankerraren" ondorio izan dela, eta bere semea, Peru, "bizi osoan motxiladun haurra" izan dela. "Hilabete eta erdi zuen aita atxilotu zutenean, eta ordutik, milaka eta milaka kilometro egin behar izan ditu Espainian zehar, motxila bizkarrean, presondegiz presondegi", gaineratu du.

Peru del Hoyok, berriz, salatu du presoen seme-alabei "haurtzaroa lapurtu" dietela. "Errugabeak garen arren, gure gurasoei ezarritako zigorra ere ezarri digute", Del Hoyoren esanetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena