15:52

Politika

Kongresua

Leialtasuna agindu eta aukeratzera ez behartzeko esan dio Diazek Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Sanchezek, bere aldetik, Andaluziako presidentea hitz egiten entzuten duenean, bat egiten dutela onartu du, 'hizkuntza berean' mintzatzen baitira.

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Susana Diaz Andaluziako sozialisten idazkari nagusiak eta erkidegoko presidenteak leialtasuna agindu egin dio Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiari, bai berea bai sozialismo andaluziarrarena ere. Dena den, alderdi sozialistaren eta Andaluziaren arteko hauturik egitera ez dezala behartu eskatu dio, "andaluziar guztien" presidentea delako.

Susana Diazek Andaluziako Alderdi Sozialistaren XIII. Kongresuan egin ditu adierazpenok, idazkari nagusi izendatu ondoren eta Sanchezek hitz egin baino lehen.

"Andaluziako sozialista guztien leialtasuna izango duzu, eta nirea beste inorrena baino lehen. Badakit zuk ere zintzotasun hori edukiko duzula Andaluziarekin. Idazkari nagusi naizen heinean, bi leialtasunen arteko hautua egitera ez behartzeko eskatzen dizut, andaluziar guztien presidentea bainaiz", aldarrikatu du Diazek, bileran parte hartu duen duten ordezkarien txalo artean.

Sanchez: "Hizkuntza bera hitz egiten dugu"

Diazek amaitu eta gero, Pedro Sanchezek egin du agerraldia. PSOEren idazkari nagusiaren aburuz, Andaluziako presidentea hitz egiten entzuten duenean, bat egiten duela onartu du, "hizkuntza berean" mintzatzen baitira, "berdintasunarenean eta anaitasunarenean".

Jarraian gaineratu duenez, egun "garrantzitsua" da gaurkoa, "idazkari nagusi berria izendatu dugulako, nire idazkari nagusia, Andaluziako nire presidentea. Zorionak!", esan dio Diazi.

Eskuin politikoak eta mediatikoak "zatitutako" PSOE nahi duela ohartarazi du Sanchezek, eta honako hau eskatu du: "Egin dezagun, adiskideok, PSOE bateratu bat hauteskundeak irabazteko".

ak irabazteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena