11:55

Politika

Transferentziak

Gizarte-Segurantzako eskumenaren edukia negoziatzea eskatu du Erkorekak

EUROPA PRESS

Dena dela, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu duenez, "mugak" daude, eta "arraroa" litzateke pentsioetako Kutxa Bakarraren alde egitea, "ez baitago jasota Estatutuan ezta Konstituzioan ere".

3:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadik Gernikako Estatutuan hitzartuta dituen eskumen pendienteen zerrenda gaurkotzeko lanak azkartzen ari direla iragarri du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernuko sailburu den Josu Erkorekak, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeari helarazteko asmoz.

Horien artean, espetxeetako eta Gizarte-Segurantzako kudeaketaren transferentziak dira "lehentasunezkoak". Azken horri buruz, Erkorekak esan duenez, edukiaren gainean negoziatzeko prest daude, baina "mugak" daudela onartu du, izan ere, "arraroa" litzateke pentsioetako Kutxa Bakarraren alde egitea, "ez baitago jasota Estatutuan ezta Konstituzioan ere".

Espetxeetako eskumenari dagokionez Erkorekak dioenez, euskal agintari publikoek dute, Estatutuari erreparatuta, espetxeak kudeatzeko ardura; hori dela eta, "ortodoxo litzateke" ETAren desegiteak eskumen horren transferentzia baldintzatzea.

"Guardia Zibilak Euskadin egon behar du"

Bestalde, Gobernuak Euskadin duen ordezkari Javier de Andresen hitzetan, "Guardia Zibilak (eta Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak) Euskadin egon behar du, Konstituzioak eta Estatutuak hala jasotzen baitute".

De Andresek adierazi duenez, gai hori "ez da gatazkatsua", eta Eusko Jaurlaritzak ez du auzi hori planteatu ez Segurtasun Batzordean ezta eskumenen inguruan izandako beste edozein bileratan ere.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena