Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Urriaren 1ean "ez da galdeketarik egingo", gaineratu du Mariano Rajoyk.
Albisteak (3)
Auzitegi Konstituzionalean Kataluniako Parlamentuak onartutako araudi aldaketaren aurka helegitea aurkeztea adostu du Espainiako Gobernuak.
Ministro Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan egin du iragarpena Mariano Rajoy presidenteak. Rajoyren esanetan, araudi horren bidez independentistek "indarrez" inposatu nahi dute "muturrekoa eta zatitzailea den" euren proiektua.
Aipatu Ministro Kontseiluak Estatu Kontseiluaren txostena aztertu du, zeinak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari abala ematen dion; izan ere, ulertzen du Kataluniako parlamentuaren araudi berriak urratu egiten duela Konstituzioaren 23.2 artikuluan jasotzen dena, hau da, parte-hartze politikoa berdintasunezko baldintzetan egikaritzeko eskubidea.
Auzitegi Konstituzionalak helegitea izapidetzea onartuko balu, araudiaren aldaketa geldiaraztea ekarriko luke. Araudi horrek deskonexiorako legeak egun bakarrean onartzea ahalbidetzen du.
Rajoyren esanetan, helegite horrekin Espainiako Gobernuak legea betearazteko duen bere obligazioa betetzen du, eta, era berean, Kataluniako instituzio autonomikoa eta bertako funtzionarioak defendatzen ditu "ezin baitira erabili zuzenbidearen zeharo aurkakoa den egintza baten zerbitzura.
Bere hitzetan, Kataluniako Parlamentuaren araudiaren aldaketaren asmoa da premiaz eta "oinarrizko inongo bermerik gabe" Espainiako Konstituzioa eta Autonomia Estatua "amaitutzat jotzea", eta, horrenbestez, uste du parte-hartze politikorako eskubidea urratua gerta daitekeela.
Gogoratu duenez, atzo bertan bere asmoak bertan behera utz ditzala eskatu zion Kataluniako patronalak Generalitateari eta Parlamentuko legelari nagusia ere asmo horien kontra azaldu dela. Bere iritziz, horrek adierazten du Kataluniako gizartea oso "plurala" dela eta jarrera "oso moderatua" duela.
Hori dela eta, Kataluniako gizarteak "muturrekoa eta zatitzailea den proiektu batetik babestuko duen norbait" behar duela gaineratu du.
"Urriaren 1ean ez da galdeketarik egingo", ohartarazi du Rajoyk, "Auzitegi Konstituzionalak garbi esan duelako hura egitea Konstituzioaren aurkakoa dela, eta, beraz, legearen aurkakoa".
"Berebiziko akatsa"
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "erabateko desadostasuna" agertu du PPren Gobernuak Kataluniarekiko duen jarduteko moduarekin, eta "berebiziko akatsa" dela uste du. Horrez gain, baztertu egin du "mekanismo traumatikorik" erabiltzeko aukera, besteak beste, autonomia bertan behera uztea edota Kataluniako kargu politiko subiranistak "sistematikoki ezgaitzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa