11:45

Politika

Urkullu-rajoy bilera

Rajoyk falta diren eskumenak emango dituen 'itxaropena' du Urkulluk

agentziak | erredakzioa

Legealdi honetan Gobernu espainiarraren eta Jaurlaritzaren artean giro ona dagoela azpimarratu du lehendakariak. Gizarte Segurantza eta espetxeak, eman gabe dauden lehentasuneko eskumenak.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Mariano Rajoyk Espainiako Gobernuko presidenteak jarrera aldatu duenez, Gernikako Autonomia Estututik falta diren eskumenak legealdi honetan emango dituen "itxaropena" du.

Hori dela eta, aurreko astean Rajoyrekin izan zuen bileran, "egutegia" adosteko beharra helarazi zion Urkulluk, Euskadik jasotzeke dituen eskumenak noiz jasoko dituen zehazteko.

Urkulluk Gasteizen egin du agerraldia gaur, osteguna, hedabideen aurrean, hitzarmen baten sinadura dela eta. Han, aurreko astean Rajoyrekin egindako bilera izan du hizpide, eta, besteak beste, Euskadik jaso ez dituen eskumenez hitz egin zutela azpimarratu du. Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eta espetxeetako eskumenek dute lehentasuna, Urkulluren iritzian.

Hala, kazetariek egindako galderei erantzunez, lehendakariak legealdi honetan, aurreko legealdian ez bezala, Jaurlaritzaren eta Gobernuaren artean dagoen giro ona azpimarratu du.

Urkulluk onartu du gaur egungo baldintzak "bestelakoak" direla, bai PPren gutxiengoagatik (aurreko legealdian gehiengo osoa zuen), baita orain "estatu espainiarraren eredua berrikusteko" dagoen beharragatik ere.

Horregatik guztiagatik, aurreko legealdian baino "itxaropen handiagoa" agertu du lehendakariak, Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzeko eta euskal autogobernua garatu ahal izateko.

ateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena