14:56

Politika

Katalunia

Joaquim Nin Generalitateko Presidentetza idazkaria inputatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Nin lekuko gisa deklaratzen hasi da, baina erantzun batzuek zerbait leporatu zekioketelakoan, Guardia Zibilak inputatua izatera pasatu dela jakinarazi dio.

  • Joaquim Nin Generalitateko Presidentetzako idazkari nagusiaren artxiboko irudia. EFE

    Joaquim Nin Generalitateko Presidentetzako idazkari nagusiaren artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibilak Joaquin Nin Generalitateko Presidentetza idazkari nagusia inputatu du urriaren 1eko erreferenduma egiteko lanak argitzeko ikerketan, goizean deklarazioa hartu ostean. Bartzelonako 13 zenbakiko instrukzio epaitegia ari da kasua jarraitzen.

Nin lekuko gisa deklaratzen hasi da, baina erantzun batzuek zerbait leporatu zekioketelakoan, Guardia Zibilak inputatua izatera pasatu dela jakinarazi dio.

Galdeketaren ostean, idazkari nagusia Bartzelonako Travessera de Gracia kaleko Guardia Zibilaren komandantziatik irten da. Jordi Graells Generalitateko Herritarren Arretako zuzendari nagusia ere gaur goizean joan da deklaratzera, lekuko gisa.

Epailearen eta Guardia Zibilaren kontrako salaketak

Bestalde, Kataluniako Gobernuak Joaquim Ninen inguruko ikerketa abiatu duten guardia zibilen eta epailearen kontrako salaketak jarriko dituela jakinarazi du asteazken arratsaldean Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, “oinarrizko eskubideak argi eta garbi urratu” dituztelakoan.

Espainiar Estatuarekiko aldebakarreko apurketa barik, Kataluniako Gobernuak eta Espainiakoak erreferenduma adostea bultzatu duen Erreferendumaren aldeko Nazio Ituna sustatzeko web bat sortzea leporatuta ikertzen ari dira Nin, eta horrek zur eta lur utzi du Generalitatea, horren esanetan.

Turullek gogora ekarri duenez, Erreferendumaren aldeko Nazio Itunak Kataluniako Gobernuaren, talde parlamentario askoren eta Kataluniako 4.000 elkarteren babesa izan zuen, adostutako galdeketa baten alde agertu baitziren guztiak. “Itunaren, elkarrizketaren eta akordioaren alde lan egitea kriminalizatzen ari dira”, gaineratu du.

Salaketa prest dutenean horien ustez urratutako eskubideak zeintzuk izan diren azalduko dutela jakinarazi du Turullek, baina dagoeneko zenbait adibide eman ditu: biltzeko eta elkartzeko eskubidearen kontrako “erasoa”, ideologia eskubidearen kontrakoa, bidezko defentsaren aurkakoa eta adierazpen askatasunaren kontrakoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena