14:48

Politika

Urkullu-Rajoy bilera

Jaurlaritza eta Madril abuztuan hasiko dira transferentziak negoziatzen

Agentziak | Erredakzioa

Erkorekaren hitzetan, Espainiako Gobernuko presidenteordeak atzo deitu zion telefonoz, eta udako geldialdiaren ostean biltzea adostu zuten.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hitzordua jarri dute abuztu amaiera edo irail hasierarako, eskualdatzeko dauden eskuduntzen transferentzia negoziatzen hasteko, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eta Espetxeak “lehentasunak” direla.

Bilera datorren urte politikoaren hasieran izango da, oporretako geldialdiaren ondoren, eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak joan den asteazkenean Madrilen izandako elkarrizketa “diskretuaren” emaitza nagusia da.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, bi presidenteen arteko bileraren ondorioz, atzo Soraya Saenz de Santamaria Gobernu Zentraleko presidenteordeak telefonoz deitu zion, eta abuztu amaieran edo irail hasieran autogobernuaz solastatzeko bilera bat egitea hitzartu zuten, elkarrizketa “labur” batean.

Erkorekaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eskualdatzeko dauden eskuduntzak ere izango ditu hizpide, eta haren lehentasuna izango dira Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa eta Espetxeak, EAJk Euskadiko sozialistekin duen gobernu programan jasota dagoenez.

Halaber, Madrilgo bileran Urkulluk Rajoyri akordio horren kopia bat eman ziola esan du Erkorekak, eta bion arteko elkarrizketaren ardatza bertan agertzen diren bi gai izan zirela: elkarbizitza eta giza eskubideak, batetik, eta autogobernua, bestetik. Azken horretan, eskualdatzeko dauden eskuduntzen inguruko negoziaziorako bidea zabaldu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena