Politika
KATALUNIAKO GALDEKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, euskal industria politika 'eguneratu' egin behar dela uste du, eta horretarako beharrezkoa deritzo 'eztabaida sakona' egitea.
Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusi eta Kongresuan Unidos Podemos koalizioko diputatu den Nagua Albak gaur goizean baieztatu duenez, Kataluniako erreferenduma "aldebikotasunezko egoera batean egin behar da, herritarrek benetako bermeak izan ditzaten erabakitzeko eskubidea egikaritzeko garaian".
Ahal Duguk hiritartasunaren, eskubide sozialen eta lurraldetasunaren gaineko bigarren eztabaida-jardunaldiak egin ditu gaur Donostian, 'Demokrazia eta erabakitasuna' lelopean.
Hedabideei egin dizkien adierazpenetan, Albak azpimarratu du bere alderdiaren ikuspuntuaren arabera, erabakitzeko eskubideak "erakunde irekiagoak eraikitzeari eta beraietan parte-hartzea eguneroko zerbait izateari" ere egiten die erreferentzia.
"Ezin daiteke herritarrei eragiten dieten erabakirik hartu euren iritzia entzun gabe, ezta eurentzat politika hoberenak zein diren erabakitzen lagunduko dieten beharrezko informazioa helarazi gabe ere", defendatu du.
Katalunian bizi duten egoerari buruz galdetu diotenean, Albak adierazi du demokrazian "gatazkak are demokrazia gehiagorekin" konpondu behar direla, eta herritarrei "zer nahi duten galdetuta". Horrenbestez, bere iritziz, Kataluniako galdeketa "aldebikotasunezko egoera batean egin behar da "aldebikotasunezko egoera batean egin behar da, herritarrek benetako bermeak izan ditzaten erabakitzeko eskubidea egikaritzeko garaian".
Euskal industria
Zenbait enpresek Euskadin bizi duten egoera zaila ere hizpide izan du Albak, eta bere esanetan "garbi dago arazo bat dagoela", eta horren harira harritu egin da Eusko Jaurlaritzak egindako adierazpenekin, "ekonomia eta industriaren gainean dena ondo dagoela esan baitu".
Bere hitzetan, euskal industriak bizi duen lanpostu galerak "seriotasunez landu beharreko arazo bat dagoela erakusten du. Hori dela eta, bere alderdiak Eusko Legebiltzarrean gai horri buruzko "pleno monografiko bat egitea" eskatu duela jakinarazi du, "lasaitasunez eta era sakonean eztabaidatzeko"."Erabat serio hartu behar dugu gai hori", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa