Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Meritxell Ruiz kontseilariaren dimisioaren ondotik, Hezkuntza Kontseilaritzako bigarrena zenak ere dimititu du.
Maria Jesus Mier Generalitateko Hezkuntza idazkariak dimisioa eman zuen atzo, eta Lluis Baulenasek, orain arte Zentro Publikoetako zuzendari orokorra zena, ordezkatuko du.
Urriaren 1eko erreferendumari begira, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak aldaketak egin ditu Kataluniako Gobernuan, eta, besteak beste, Meritxell Ruiz Hezkuntza kontseilari zena kargutik kendu zuen aurreko astean. Clara Ponsati da Hezkuntza kontseilari ordutik.
Hezkuntza departamentuko iturriek adierazi dutenez, Hezkuntzako bigarrena zenak Meritxell Ruiz kontseilari ohiarekin zuen konfiantzaren baitan kokatu behar da dimisioa.
Dagoeneko sei dira, gutxienez, kargua utzi duten Generalitateko goi-kargudunak: Neus Munte (Presidentzia eta bozeramailea), Jordi Jane (Barne kontseilaria), Meritxell Ruiz (Hezkuntza kontseilaria) eta Jordi Baiget (Enpresa kontseilaria), Albert Battle (Esquadra Mossoen zuzendaria) eta Maria Jesus Mier (Hezkuntzako bigarrena).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa