18:19

Politika

Kontsulta

Kontu Auzitegiak presioa egiten jarraitzen du Masek A9-a ordain dezan

agentziak | erredakzioa

Instrukzio ordezkari bat izendatu du, kontsultaren gastuak bere poltsikotik ordaindu behar ote dituen erabakitzeko.

  • Artur Mas Kataluniako presidente ohia. Argazka: Efe

    Artur Mas Kataluniako presidente ohia. Argazka: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontu Auzitegiak Artur Mas Kataluniako presidente ohia A9ko kontsultagatik epaitzen jarraitzea erabaki du, eta instrukzio ordezkari bat izendatu du, kontsultaren gastuak bere poltsikotik ordaindu behar ote dituen ebazteko.

Gaur kaleratutako bi autotan, Auzitegiak atzera bota du Kataluniako Generalitateak auziaren aurka jarritako helegitea batetik, eta bestetik, instrukzio ordezkaria izendatu du.

Mas eta bere kontseilari zirenak ikertzen ari dira auzi honetan, A9ko kontsulta diru publikoarekin finantzatu zutelako eta bost milioi euro erabili zituztelako horretarako.

Generalitatearen helegiteak eta Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren idatziak aztertuta, Auzitegiak, bigarren autoan, prozedurarekin aurrera egitea erabaki du, baina Generalitateak helegitea jartzeko aukera du instrukzio ordezkaria izendatu izanaren aurka.

Zerga alorreko erakundeak gogorazi du Fiskaltzak bere garaian salatu zuela diru publikoari egindako "ustezko kaltea" Kataluniaren independentziari buruzko kontsulta egiteko logistikan eta azpiegituran.

Ikertzen ari diren kostuen artean, hiru milioi euro botaketa mahaietarako ordenagailuak erosteko erabili zituzten, 828.000 erakundearen kanpainarako, milioi bat informatika aholkularitzarako eta 308.000 informazioa bidaltzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena