15:06

Politika

Eskumenen transferentzia

Bi trenbide linearen kudeaketa Euskadiren esku utziko du Espainiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak bere esku nahi dituen 11 lineetako bi.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi trenbide linearen eskumena euskal erakundeen uzteko izapideak hasi dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Gernikako Estatutuan jasotzen diren eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen hamaika trenbide lineetako lehenengo biak dira.

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira eta euskal erakundeen esku egongo dira 2018tik aurrera, une hauetan egiten ari diren lurperatze lanak amaitu ondoren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez.

Gernikako Estatutuan jasotzen den trenbideen eta herri-lanen eskumenaren transferentzia osoa egiteko, Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen hamaika trenbide lineetako lehenengo biak dira —Gernikako Estatutuaren 10.32 eta 10.33 jasoa—.

Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalak 2016an emandako epaia beteko du —Euskadiri arrazoia eman zion— eta "interes orokorreko" katalogazioa kenduko die bi linea horiei.

Erkorekak azpimarratu duenez, aurrerapausoa da, baina trenbide linea guztien eta Gernikako Estatutuan jasotako eta transferitu gabeko eskumen guztiak aldarrikatzen jarraituko du Jaurlaritzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena