13:15

Politika

Katalunia

Albert Batlle Esquadra Mossoen zuzendariak dimisioa eman du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Esquadra Mossoek politikoki neutralak eta inpartzialak izan behar dutela eta legea betearazi behar dutela defendatu izan du beti. Pere Solerrek hartuko du bihar kargua.

  • Albert Batlle. Argazkia: EFE

    Albert Batlle. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albert Batlle Esquadra Mossoen zuzendariak dimisioa eman du "arrazoi politikoak" argudiatuta, Katalunian independentziari buruzko erreferenduma egiteko bi hilabete eta erdi falta direnean.

Esquadra Mossoek politikoki neutralak eta inpartzialak izan behar dutela eta legea betearazi behar dutela defendatu du beti, Polizia iturrien arabera. 2014ko ekainaren 10ean hartu zuen kargua, Manel Prat ordezkatuz.

Agente guztiei bidalitako mezuan adierazi duenez, "herrialdeak bizi duen garai honetan" —independentziari buruzko erreferenduma deitu dute urriaren 1erako— Kataluniako Poliziak herritarren "segurtasuna eta ongizatea defendatzen jarraitu du". "Eta, beti bezala, legea errespetatuz egingo du", gaineratu du orain arte Esquadra Mossoen zuzendari izan denak.

Jordi Jane Barne kontseilariak iragan ostiralean eman zuen dimisioa.

Agurreko mezuan, Batllek eskerrak eman dizkie Zuzendaritza Orokorreko buruzagitzako langileei eta agente guztiei, eta beragan jarritako konfiantza eskertu dio Kataluniako Gobernuari.

Pero Solerrek hartuko du bere lekua

Joaquim Forn Barne kontseilariak Pere Soler Campins proposatu du Esquadra Mossoen zuzendari berri izateko, eta bihar izendatuko du ofizialki Kataluniako Gobernuak.

Generalitateko iturrietatik jakitera eman dutenez, Esquadra Mossoen zuzendari berria Pere Soler Campins izango da, 2013an Generalitatearen Kartzela Zerbitzuetarako zuzendari nagusi izendatu zuten, Justizia kontseilaritzaren baitan, Gema Gordo buru zuenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena