13:32

Politika

Kupoari buruzko akordioa

1.300 milioi euroan ezarri dute 2017ko Kupoa

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Azpiazu sailburuaren ustez, "lorpen ekonomiko eta politikoa" da Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren gobernuarekin egindako ituna.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostuta, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da 2017an, eta inputazio maila % 6,24koa bosturteko honetan. Era berean, datozen hiru urteotarako defizit helburuak zehaztu dituzte: % 0,4koa, 2018an; % 0,1ekoa, 2019an; eta zerokoa, 2020an.

Energia elektrikoaren ekoizpenagatik Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari ordaintzen dion zerga dela eta, 40 milioi euro inguruko konpentsazioa jasotzea ere adostu dute.

Halaber, enplegu politika aktiboak konpentsatu behar dira; 2017an, oraingoz, 225 milioi euro inguru bideratu dira horietara. Kopuru horri, alkohol, edari eratorri eta bitarteko produktu, garagardo, hidrokarburo eta tabakoagatik egin beharreko konpentsazioak ere gehitu behar zaizkio: 86 milioi euro, guztira.

Bestalde, Kontzertu Ekonomikoaren 20 artikulu aldatu dituzte, "foru-aldundiek zergak kudeatzeko duten eskumenean eta administrazioen arteko koordinazioan hobetzeko asmoz".

Horrez gain, hirurtekorako zor publikoa % 14,2koa izango da 2018rako, % 13,8koa 2019rako eta % 13,2koa 2020rako.

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa datorren uztailaren 19an bilduko da. Gaur, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du akordioaren inguruko xehetasunak emateko.

Azpiazuren esanetan, "ituna garaipen ekonomiko eta politikoa da, eta Euskadiri oreka emango dio".

"Estatuarekin finantzazio harremana normalizatzeko eta bi administrazioen kudeaketa zailtzen duten zenbait egoera erregularizatzeko beste urrats bat da", erantsi du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena