Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibila Teatre Nacional de Catalunyan agertu da erreferendumaren aurkezpen ekitaldiari buruzko dokumentazio bila.
Carles Puigdemont, erreferendumaren aurkezpenean. Argazkia: EFE.
Bartzelonako epaile batek Guardia Zibila eraman du Kataluniako Antzoki Nazionalera (TNC), JxSi koalizioan erreferendumari buruzko zehaztasunak emateko bertan egin zuen ekitaldiari buruzko agiriak eskatzeko.
Besteak beste, egoitzaren alokairu kontratua jaso nahi du epaileak, eta bost eguneko epea eman dio antzokiari.
Junts pel Si koalizioko talde parlamentarioak azaldu duenez, 17.609 euro ordaindu ditu egoitzaren alokairuagatik eta ekitaldiaren antolakuntzagatik.
Ekitaldian, Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak eta Oriol Junqueras presidenteordeak erreferendumean parte hartzeko deia egin zuten, eta Exekutibo kataluniarrak bozketa ahalbidetuko duela aurreratu zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa