23:09

Politika

Presoak

Majarenas Donostiara eramatea eskatu dute, Izar ikastolan has dadin

agentziak | erredakzioa

Helburu horrekin, irailaren 3an Donostian antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dio Sara Majarenasen amak euskal gizarte osoari.

  • Majarenasen ama, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

    Majarenasen ama, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontxi Ibarreta Sara Majarenas ETAko presoaren amak alaba eta Izar iloba, aitak labankadaz zauritu zuena, Donostiara eramatea eskatu du, haurrak Donostiako ikastola batean has dezan ikasturtea.

Helburu horrekin, irailaren 3an Donostian, "Izar Sararekin ikastolara" lelopean, antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dio Sara Majarenasen amak euskal gizarte osoari.

Donostian emandako prentsaurreko batean, Sara Majarenasen ama eta Izarren amonak azaldu du gauzak "gutxi" aldatu direla azken hilabeteotan, eta "egoera oso etsigarria" dela, aste honetan bertan epaileak ukatu egin baitu amari hirugarren gradua ematea eta geratzen zaion zigorra Donostian betetzea.

Majarenas eta Izar (hiru urte ditu jada) Madrilgo harrera zentro batean daude duela lau hilabetetik, presoak bigarren gradua jaso eta haurrak senda-agiria jaso zuenetik. Izarren aitak labankadaz larri zauritu zuen bere alaba urtarrilaren 15ean, asteburu batean amarekin zegoen espetxetik atera ostean.

Ibarretak alaba pairatzen ari den "diskriminazioa" salatu du, harrera etxean dauden beste presoekiko diskriminazioa, alegia; izan ere, "dagoeneko zigorraren % 95 bete du", eta 2018ko apirilaren 9an zigorra osorik beteta izango du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena