Politika
Erronka independentista
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Catalunya en Comu alderdiaren aburuz, urriaren 1ean Katalunian izango den referenduma "ez da loteslea, mobilizazio legitimoa" baizik.
Urriaren 1ean izango da Kataluniako erreferenduma. Argazkia: EiTB
Ezkerreko alderdiak batzen dituen Catalunya en Comu koalizioaren hitzetan, datorren urriaren 1ean Kataluniako independentziaren inguruan izango den galdeketa "ez da referendum loteslea, PPren geldikeriaren aurrean egindako mobilizazio legitimoa baizik".
Koalizio horren koordinakunde nazionala bildu da larunbat honetan Terrassan (Bartzelona), U-1aren aurrean hartu beharreko jarrerari buruz erabakitzeko.
Dena dela, ez dute argitu Catalunya En Comuko kideek galdeketan parte hartzera deituko duten, Xavier Domenech En Comu Podemeko diputatuak adierazi duenez, erabaki hori oraindik ez baitute hartu, referendumaren inguruan "zalantza asko" ikusten dituztelako.
Gauzak horrela, Exekutibak egindako proposamena onartu du Catalunya en Comuko koordinakunde nazionalak, 85 aldeko boza jasota.
Domenechen aburuz, "gatazkak konpontzeko esparrua da referenduma, ez Kataluniako subiranotasuna adierazteko lekua". Hala eta guztiz ere, litekeena da euren jarrera aldatzea, referendumaren ondoko gertakizunak eta Estatuaren erantzuna gorabehera.
una gorabehera.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa