14:25

Politika

Kartzela politika

Sindikatuek bat egin dute larri dauden presoak askatzeko eskaerarekin

agentziak | erredakzioa

ELA, LAB eta UGTren buruek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarraren adierazpena babesten dutela jakinarazteko. CCOOk ez du ekitaldian parte hartu nahi izan. Foro Sozialak txalotu egin du.

  • Arza, Aranburu eta Muñoz, gaur. Argazkia: Efe

    Arza, Aranburu eta Muñoz, gaur. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, UGT, ESK, EHNE, Hiru eta Etxaldek babesa agertu diote Eusko Legebiltzarrak gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak libre uzteko egindako eskaerari, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote euskal erakundeekin "adosteko" eta "partekatzeko" kartzela politikaren norabidea.

Legebiltzarrak ekainaren 29an onartu zuen adierazpena, EAJren, EH Bilduren, Podemosen eta PSE-EEren babesarekin, eta PPren kontrako botoarekin, eta gaur sindikatuek babestu dute, agerraldi batean, Foro Sozialaren bitartekaritzarekin.

ELAren, LABen eta UGT Euskadiren idazkari nagusiek, Adolfo 'Txiki' Muñozek, Garbiñe Aranburuk eta Raul Arzak irakurri dute Legebiltzarraren adierazpenari babesa emateko testua.

CCOOk ere babesa eman dio Legebiltzarreko testuari, baina ez du ekitaldian parte hartu, horrelakoak "ezinezkoak" direlako "langile klasearen lan baldintzak hobetzeko gai garrantzitsuetan".

Sindikatuek, Gasteizko Legebiltzarreko dokumentuak jasotzen duena babesteaz gain, "erakundeen, alderdi politikoen eta gizarte zibileko bestelako antolakundeen arteko elkarrizketa bideetan" sakontzeko konpromisoa berretsi dute.

"Alderdi politiko gehienak eta sindikatu guztiak beste testuinguru batean" daudela azpimarratu dute, "adostasun zabalak lortzeko lanean, kartzela-politika adosteko, egoera politiko berrira egoki dadin".

Foro Sozialaren ordezkariak, bestalde, horrelako ekintzen garrantzia azpimarratu du, sekula egin ez direnak direlako, eta hori "ETAren desarmeak irekitako eskenatoki berria dagoeneko egonkortuta" dagoelako omen da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena