Politika
Kataluniako erreferenduma
Agentziak | Erredakzioa
"Estatua hain da indartsua, litekeena dela erreferenduma ez egitea", esan zuen Jordi Baigetek kontseilariak.
Albisteak (3)
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Jordi Baiget Enpresa kontseilaria kargutik kendu du, datorren urriaren 1ean Kataluniako erreferenduma egingo dela zalantzan jarri eta "A9ko galdeketaren antzeko beste zerbait" egin beharko dela esateagatik.
"Estatua hain da indartsua, litekeena dela erreferenduma ez egitea", esan zuen kontseilariak. Era berean, erreferenduma egiteagatik auzitara joan eta bere ondasunak galtzeko beldurra ere baduela azaldu du. El Punt Avui egunkarian egindako elkarrizketan egin zituen adierazpenok atzo eta gaur Puigdemontek kargutik kendu du.
Baigetek utzitako lekua Santi Vila Kultura kontseilariak hartuko du eta bi behin-behinean bi departamentuak zuzenduko ditu.
Kazetarien galderei erantzunez, gaur goizean Baigetek berretsi egin du zalantzak dituela, baina zehaztu du Kataluniako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin duen "konpromisoa erabatekoa" dela, baina Estatuak erreferenduma galaraztea lortzen badu, beste alternatiba batzuk baztertu ezin daitezkeela erantsi du.
"Ezin dugu aukerarik baztertu Kataluniako herritarrek urriaren 1eko erreferendumaren balizko debeku bati erantzuteko; A9koa izan zen lehen autodeterminazio ekimena herri honetan", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa