13:49

Politika

PRESOAK

Bakearen bidean presoek 'urrats garrantzitsua' egin dutela esan du Sortuk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Euskal instituzioei, eragile politikoei eta sozialei' dei egin die Sortuk, 'guztion artean gatazkaren ondorioei irtenbide integrala' bilatzeko.

  • Antton Lopez eta Oihana Garmendia, gaur, Donostian. EiTB.

    Antton Lopez eta Oihana Garmendia, gaur, Donostian. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EPPK kolektiboko presoen gehiengoak hartutako erabakia "positiboa" dela esan du Sortu alderdiak. Bakearen bidean presoek "urrats garrantzitsua" egin dutela nabarmendu du ezker abertzeko alderdiak.

Antton Lopez 'Kubati' eta Oihana Garmendia Sortu alderdian presoen gaiaz arduratzen den batzordeko bozeramaileek hitz egin du hedabideen aurrean, EPPKren azken komunikatuaz iritzia emateko.

Sortu 'pozik' agertu da EPPKren eztabaidak utzi dituen emaitzekin, "kolektiboak Eusko Herriko prozesu independentistari eta bakearen aldeko prozesuari ekarpena egiten dielako zuzen-zezenean".

Lopezen iritzian, presoen erabakiarekin "EPPKaren, instituzioen, eragile politiko eta sozialen artean bide orri bat adosteko oinarriak finkatzen dira". "Presoen Kolektiboak euskal jendartearen laguntza eta babesa behar ditu legedi arruntaren potentzialitatea garatzeko eta salbuespen legediarekin bukatu ahal izateko", esan du.

Bozeramaileek nabarmendu dutenez, "urgentziazko kasuei irtenbidea emateko kontsentsu batera heldu behar dugu". "Gizatasun printzipioak gidaturik eta Giza Eskubideak bermatzeko nazioarteko legedia aplikatuz, gaixorik larri dauden presoak lehenbailehen askatzea exijitzen dugu", gehitu dute.

Lopezek, galdera bati erantzunez, argi utzi nahi izan du presoen kolektiboak lehengoari eutsiko diola, lehenago erabakitako "marra gorriak gainditu gabe": ez da damuaren adierazpenik egingo, eta presoek ez dute kiderik salatuko.

derik salatuko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena