16:37

Politika

Podemos Euskadi

‘PSOE berriarekin’ lan egiteko prest agertu da Nagua Alba

Agentziak | Erredakzioa

Podemos Euskadi “PSOE berriarekin lan egiteko eta negoziatzeko” hor egongo dela azaldu du Albak, eta egungo egoera politikoa “eutsiezina” dela ziurtatu du.

0:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nagua Alba Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusia prest agertu da “PSOE berriarekin” lan egiteko, eta sozialistek orain arte emandako “urrats sinbolikoak egi bilakatzea” espero duela azpimarratu du, Sanchezek aipatutako “nazio anitzeko estatuari” edota CETA akordioari aipamen eginez.

Albak Hernanin egin ditu adierazpen horiek, bertan egun osoko jardunaldi berezia antolatu baitu Elkarrekin Podemosek. Alderdikide eta jarraitzaileei egindako lanaren berri eman diete, eta barne-antolakuntzaren inguruan ere hitz egin dute.

PSOEn izandako azken aldaketen harira, Pedro Sanchez sozialisten idazkari nagusi berriaren izendapenak eraginik izan duen galdetu diote kazetariek. Ildo horretatik, oraingoz irabazi duen alderdia zein den jakiteko itxaron behar dela esan du, bere aburuz, alderdi horren barruan bi jarrera baitaude: “Ciudadanosekin akordioa bilatu zuena, PPren antzeko programa politikoarekin, edo Sanchezen PSOE berria, benetan alternatiba izan nahi duela dirudiena”.

Hala, Podemos Euskadi “PSOE berriarekin jesartzeko, lan egiteko eta negoziatzeko” hor egongo dela azaldu du Albak, eta egungo egoera politikoa (Espainian eta Euskadin) “eutsiezina” dela ziurtatu du.

Euskadin, “askoz ere politika sozialagoak” garatu zezaketela esan du idazkari nagusiak. Halaber,  jeltzaleek PPren politikak babestu eta bultzatzen dituztela kritikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena