16:45

Politika

Altsasu

Altsasuko gazteen kartzelaldia baliogabetzea eskatu du Foru Parlamentuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaile Batzordeak Altsasun egin dute gaur bilera, eta Altsasuko gazteei babesa agertzeko adierazpen instituzionala onartu dute.

  • Nafarroako Parlamentuaren bilera, Altsasun. Argazkia: EFE

    Nafarroako Parlamentuaren bilera, Altsasun. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Foru Parlamentuak adierazpen instituzionala onartu du gaur, Altsasuko auzian terrorismo deliturik ez dagoela-eta kasua Nafarroan epaitu dadila eskatzeko eta kartzelan jarraitzen duten hiru gazteen kartzelaldia baliogabetzea eskatzeko.

Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaile Batzordeak Altsasun egin dute gaur bilera, eta adierazpen instituzionala aurrera atera da Foru Gobernua sostengatzen duten lau alderdien aldeko botoekin (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra). Oposizioko taldeek (UPN, PSN eta PP) kontrako botoa eman dute.

Adierazpenean jasotakoaren arabera, Iruñeko epaitegiari dagokio urriaren 15ean, Altsasun, bi guardia zibilen eta haien bikotekideen kontra izan zen erasoa epaitzea. Ildo horretan, Parlamentuak kezka agertu du auziak izan duen garapenagatik eta "proportzio faltagatik".

Gertaturikoa "tamalgarria" izan zela onartu eta elkarbizitza, justiziaren eta giza eskubideen aldeko errespetua agertu du Parlamentuak, eta puntu hori PSNk eta PPk ere babestu dute. Bide batez, dei egin die auzian nahastutako erakundeei "behin-behineko kartzelaldia" baliogabetzea eskatzeko.

Bestalde, Altsasuko gazteen egoera gertutik jarraitzeko eskatu die Parlamentuko presidenteari eta Nafarroako Gobernuari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena