Politika
Kongresu Federala
Agentziak | Erredakzioa
Baroirik gabeko zuzendaritza berriaz gain, militanteei indar gehiago emateko berrikuntzak onartuko dituzte sozialistek.
Albisteak (2)
PSOEk alderdiaren 39. Kongresu Federala ipini du martxan asteburu honetan. Hainbat buruzagi ezkerrera bira egitearen alde agertu dira, eta Pedro Sanchezen gidaritzaren inguruko batasuna defendatu dute. Txalo ugari jaso ditu Sanchezek iritsi denean, eta "presidente, presidente" oihu artean.
Sanchezek nahi duen zuzendaritza osatzeko aukera izatea onartu du Susana Diaz Andaluziako presidenteak. Dena den, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiek egin duten moduan, PSOE hauteskundeak irabaztera eraman dezala eskatu dio Sanchezi.
"Somos la izquierda" (ezkerra gara) lemapean, Pedro Sanchez Madrileko Kongresu Jauregira iritsi denean ekin diote batzarrari. Adriana Lastra idazkariorde nagusia, Jose Luis Abalos Antolakuntza idazkaria eta Cristina Narbona alderdiko presidentearekin heldu da.
Txalo artean egin diote harrera, "presidente, presidente" oihu eginez, gaur abiatutako aro berriko buruzagitza berresteko.
Patxi Lopez lehendakari ohiak batasuna eta anaitasuna eskatu ditu. Kongresuak PSOE "indartsua eta batua" utziko dituela defendatu du Lopezek, nork bere buruari buruz hitz egiteari utzi eta "jendearen kezkak ardatz" izango dituena.
Oscar Puente Valladolideko alkatea izango da sozialisten Exekutiba berriko bozeramailea. Puentek azaldu duenez, 'susanistak' egongo dira zuzendaritza berrian, baina ez, ordea, lurraldeetako buruzagiak.
Bestalde, Jose Luis Abalos antolakuntza idazkariaren iritziz, PSOEk "aurrera" egingo du hilabete ugari iraun dituen barne krisiaren ondoren, "historia demokratiko luzea" duen alderdia delako.
Idoia Mendia, Odon Elorza edo Francina Armengol sozialisten esanetan, PSOEk ezin du Podemosek bultzatuta joan, "aho batez" hitz egin behar duelako, batasuna eta sinesgarritasuna berreskuratuta.
Alderdia "indartuta" aterako dela dio Susana Diazek
"PSOE Kongresutik sendotuta" aterako dela adierazi du Susana Diazek, eta Sanchezek nahi duen Exekutiba egitea onartu du.
"Ondo irudituko zait aukeratzen duen taldea, onenak bilduko dituelako, PSOE berriz Espainiako Gobernuko alternatiba izatea lortzeko", aitortu du Diazek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa