Politika
Foru Hauteskundeak
eitb.eus
EiTBk 600 pertsona galdekatu ditu Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetzeko egindako ikerketan.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Foru-hauteskundeak orain egingo balira, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke berriro Bizkaian, orain duen aldea handituta, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.
EiTB Focusek boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetu du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
Gizaker enpresak EiTBrentzat egin duen makroinkestan, Bizkaiko 600 pertsonari (400 Bilbon eta 200 Bizkaiko gainerako udalerrietan) galdetu diete euren boto-asmoaz, aurreko foru-hauteskundeak izan zirenetik bi urte igaro direnean; hau da, Diputazioko legegintzaldiaren erdia bete denean.
Horrenbestez, EAJk irabaziko lituzke berriro foru-hauteskundeak Bizkaian, eta bigarren indarra litzatekeen EH Bildurekiko aldea areagotuko luke. PSE-EEk berdin jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemos eta PP jaitsi egingo lirateke.
Bizkaitarrek, batez beste, 10etik 6,3ko nota eman diote Foru Aldundian egun dagoen gobernuari, eta biztanleen % 79,3k ontzat jo dute berak egindako lana. Oposizioari dagokionez, 5,2ko nota eman diote, eta biztanleen % 48,8k uste dute haren jarduerak 5 bat edo 5etik gorako nota merezi duela.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak 6,4ko nota jaso du, eta biztanleen % 69,4k badakite nor den.
Diputaziotik jasotzen dituzten zerbitzuei dagokienez, hiriarteko garraioa, hondakinen kudeaketa eta errepideak dira bizkaitarrek hoberen balioesten dituzten zerbitzuak, ordena horretan.
Fitxa teknikoa
EiTB Focus inkestatik atera dira datuak; EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsonarekin hitz eginda.
Bizkaiari buruzko datuak 600 pertsonari itaunduta lortu dira (400 Bilbon eta 200 Bizkaiko gainerako udalerrietan), eta laginaren akats-tartea ±% 4,0koa izan da.
Lurralde Historikoa, udalerria, sexua eta adina kontuan hartuta banandutako ausazko lagina. Emaitza nagusiak galdekatutako udalerrien biztanleriaren arabera haztatu dira.
Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin da elkarrizketak telefonoz eginez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa