Politika
Foru Hauteskundeak
eitb.eus
EiTBk 600 pertsona galdekatu ditu Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetzeko egindako ikerketan.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Foru-hauteskundeak orain egingo balira, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke berriro Gipuzkoan, botoen ehunekoa handituta, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) egindako EiTB Focus ikerketaren arabera.
EiTB Focusek boto-asmoari buruz eta beste zenbait gairi buruz galdetu du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
Gizaker enpresak EiTBrentzat egin duen makroinkestan, Gipuzkoako 600 pertsonari (400 Donostian eta 200 Gipuzkoako gainerako udalerrietan) galdetu diete euren boto-asmoaz, aurreko foru-hauteskundeak izan zirenetik bi urte igaro direnean; hau da, Diputazioko legegintzaldiaren erdia bete denean.
Horrenbestez, EAJk irabaziko lituzke berriro foru-hauteskundeak Gipuzkoan, eta oraingo honetan 7 puntuko aldea aterako lioke bigarren postuan jarraituko lukeen EH Bilduri. PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk behera egingo lukete, boto-asmoari dagokionez.
Gipuzkoarrek batez beste 10etik 6,1eko nota eman diote Foru Aldundian egun dagoen lantaldeari, eta biztanleen % 79,1ak ontzat jo dute horrek egindako lana. Oposizioari dagokionez, 5,1eko nota eman diote, eta biztanleen % 48,9k uste dute horren jarduerak 5 bat edo 5etik gorako nota merezi duela.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak 6ko nota jaso du, eta biztanleen % 72,7k badakite nor den.
Diputaziotik jasotzen dituzten zerbitzuei dagokienez, hiriarteko garraioa, gizarte-zerbitzuak eta hondakinen kudeaketa dira gipuzkoarrek hoberen balioesten dituzten zerbitzuak, ordena horretan.
Fitxa teknikoa
EiTB Focus inkestatik atera dira datuak; EAEn eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsonarekin hitz eginda.
Gipuzkoari buruzko datuak 600 pertsonari itaunduta lortu dira (400 Donostian eta 200 Gipuzkoako gainerako udalerrietan), eta laginaren akats-tartea ±% 4,0koa izan da.
Lurralde Historikoa, udalerria, sexua eta adina kontuan hartuta banandutako ausazko lagina. Emaitza nagusiak galdekatutako udalerrien biztanleriaren arabera haztatu dira.
Landa-lana 2017ko maiatzaren 16tik 20ra egin da elkarrizketak telefonoz eginez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa