15:03

Politika

Herritarren Batzordea

Podemos PSErekin lan egiteko prest, ‘EAJren makulua izateari uzten badio’

Agentziak | Erredakzioa

"Gehiengo sozialaren alde" jartzea erabakitzen badu elkarrekin "bestelako politikak" egiteko aukera egongo dela azaldu du Nagua Alba Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusiak.

2:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nagua Alba Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusiaren esanetan, alderdia prest dago PSE-EErekin lan egiteko, alderdi sozialistak “EAJren makulua izateari uzten badio” eta “gehiengo sozialaren alde” jartzea erabakitzen badu. Ildo horretatik, Podemos-Ahal Dugu lanerako “hor” egongo dela esan du.

Hala adierazi du Nagua Albak igande honetan, Podemos-Ahal Duguren Herritarren Batzorde Autonomikoaren lan-saioan parte hartu aurretik.  Alderdiak Donostian duen egoitzan egungo egoera politikoa eta barne-antolakuntza izan dituzte hizpide.

PSOEn izandako azken aldaketen harira, Pedro Sanchez sozialisten idazkari nagusi berriaren izendapenak Euskadin eraginik izan duen galdetu diote kazetariek. Hala, PSOEk maiatzaren 21ean egindako hauteskunde primarioetan “zer nolako PSOE atera den jakiteko” oraindik zertxobait itxaron beharra dagoela nabarmendu du Nagua Albak.

“Egia da hauteskunde-kanpainan gauza asko esaten direla, baina gero praktikan zer gertatzen den jakiteko itxaron beharra dugu. Dena dela, mezu positiboak entzun ditugu”, esan du Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusiak.

Espainiar Estatuari dagokionez, PSOEk “Rajoy Monkloatik ateratzeko” eta “bestelako gehiengo bat sortzeko aukera” dagoela ulertzen badu, Podemos “bestelako politikak” elkarrekin egiteko prest egongo dela azaldu du Nagua Albak.

Euskadiri dagokionez, alderdi sozialistak “EAJren makulua izateari uzten badio” eta “gehiengo sozialaren alde” jartzea erabakitzen badu Podemos-Ahal Dugu ere “hor” egongo dela azpimarratu du.

Podemos-Ahal Duguren Herritarren Batzorde Autonomikoak jarrera politikoa aldatzeko oinarriak bideratuko dituzte, eta urte amaiera baino lehen txosten politiko berria prest izatea espero dute. Mahai gainean egungo egoera politikoa eta barne-antolakuntza izango dituzte hizpide

dituzte hizpide

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena