Politika
ERREFERENDUMA KATALUNIAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Neus Munte Generalitateko bozeramaileak jakitera eman duenez, erreferendumaren aldeko alderdiak eta elkarteak deitu ditu biharko Puigdemontek.
Neus Munte eta Carles Puigdemont. EFE.
Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak erreferendumaren aldeko alderdi politikoak eta elkarteak bilera batera deitu ditu biharko; adostutako erreferenduma antolatzeko proposamenari Espainiako Gobernuak eman dion ezetzaren ondorengo egoera izango dute aztergai. Erreferendumaren galdera eta data zehaztea ere nahiko luke Puigdemontek.
Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaileak eta Presidentetzako kontseilariak eman du informazio hori Rac1 irrati-katean egin dioten elkarrizketan. Atzo bertan, Kataluniako hainbat elkartek independentziari buruzko erreferendumaren data lehenbailehen zehazteko deia egin zioten Puigdemonti.
Muntek azaldu duenez, Rajoyren "jarrera itxiaren aurrean", ez dute pausoak euren kabuz hartzea beste biderik: "pausoak aurrera eman eta erabakiak hartu behar ditugu, prozesua gehiago atzeratu gabe".
Astebeteren edo bi asteren buruan Kataluniako presidenteak galdera eta data iragartzea zentzuzkoa iritzi dio Muntek.
"Ezinbestekoa da errealistak izan eta gaiari seriotasun handiz heltzea, arinkeriak alde batera utzita. Espainiako Gobernuaren erantzuna beti berdina da: mehatxuak eta onartezinak diren alderaketak", gehitu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa