Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuak hamazortzi aldiz ezetz esan ostean, gizarte zibilaren ordezkariak “ezohiko moduan” mobilizatu behar direla esan du ANCko presidenteak, galdeketa egingo dela agerian uzteko.
Bartzelonako Kultura Garaikidearen Aretoan (CCCB) egindako agerraldia: Argazkia: @omnium (Twitter)
Kataluniaren independentziaren inguruko erreferendumaren data eta galdera behingoz zehazteko exijitu diote larunbat honetan Kataluniako Batzorde Nazionalak (ANC), Omnium Cultural elkarteak eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteak (AMI) Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari. Galdeketa aurtengo udazkenean egiteko asmoa du Kataluniako Gobernuak, baina oraindik “azken urratsa ematea” falta dela esan dute elkarte horiek.
Hala iragarri dute goiz honetan, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Aretoan (CCCB) izan duten bileraren ostean egindako agerraldian. Topaketa horretan 150 bat pertsona elkartu dira: Kataluniako Batzorde Nazionaleko idazkariak; Omnium Cultural elkarteko zuzendariak eta goi karguak; eta AMI elkarteko zuzendaritza-batzordea.
Jordi Sanchez ANCko presidentearen esanetan, erreferendumaren inguruan akordioa bilatzeko Espainiako Gobernuak hamazortzi aldiz ezetz esan ostean, gizarte zibilaren ordezkariek “ezohiko moduan” mobilizatzeko ardura hartu behar dute, Kataluniaren independentziaren inguruko galdeketa egingo dela agerian uzteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa