19:54

Politika

Erantzuna Puigdemonten kartari

Rajoyk berriro egin dio uko Kataluniako erreferenduma negoziatzeari

agentziak | erredakzioa

Puigdemontek argi adierazi dio "elkarrizketarik gabe irtenbiderik ez" dagoela. Bien bitartean, CUPek kontsulta "berehala" deitzeko eskatu du, eta enpresariek Kongresuan azaltzeko.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak esan du "inork ez"” duela Espainiako Konstituzioa eta Espainiaren batasuna eta subiranotasuna "deuseztatuko", "presidente txarra" izango litzatekeelako hori egiten utziko balu, baina ez du argitu zein neurri hartuko duen Kataluniako erreferenduma galarazteko.

"Presidente txarra izango nintzateke hori egiten utziko banu. Eta jakin ezazue ez dudala inola ere egiten utziko", adierazi die kazetariei Bruselan, NATOren goi-bilerara iritsi denean. Izan ere, kazetariek Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak bidali dion gutunaren inguruan galdetu diote, erreferendumaz negoziatzea eskatzen baitzion.

"Zorionez, demokrazia bat eta herri zibilizatua gara, buruzagirik ez dago, nahiz eta hori uste izan, legearen gainetik, eta ezin zaie espainiar guztioi dagozkigun erabakiei muzin egin", azpimarratu du.

Erreferendumean hautetsontziak ez direla jarriko ziurtatu ote dezakeen eta Konstituzioaren 155. artikulua aktibatzeko prest ote dagoen galdetuta, Rajoyk esan du ez duela ezer aurreratu nahi.

"Espainiarrei esan diezaiekedana da inork ez duela alde bakarrez Espainiako Konstituzioa, batasuna eta subiranotasuna deuseztatuko. Horixe da nire betebeharra Gobernuko presidente naizen heinean", gaineratu du.

Puigdemont: "Elkarrizketarik gabe, irtenbiderik ez"

Kataluniako presidenteak, bere aldetik, esan du Rajoyren erantzuna ez dela espero zuena, eta ez duela balio "desadostasunari irtenbidea bideratzeko". Horren harira, "elkarrizketarik eta itunik gabe irtenbide politikorik ez" dagoela ohartarazi du.

Sitgesen egindako agerraldi batean azaldu duenez, "politika ez da epaitegietan, hedabideetan edo Estatuaren estoldetan egiten", eta argi adierazi du "akordioetara iristeko borondateari eusten" diola.

CUPek "berehala" deitzea eskatu du

CUPek Kataluniaren independentziaren inguruko galdera eta erreferendumerako data "berehala" zehazteko eskatu dio presidenteari.

CUPekoek gutuna bidali dute, Espainiako eta Kataluniako presidenteek egin duten moduan, eztabaidan sartzeko.

"Bada garaia, presidente, minutu bat gehiago ere ez itxaroteko, eta erreferenduma deitu eta bermatzeko beharrezko guztia indarrean jartzeko", azaldu dute CUPeko diputatu guztiek sinatutako gutunak.

Enpresarioak

Bestalde, Juan Jose Bruguera Ekonomia Zirkuluko presidenteak Espainiako Gobernuaren proposamena onartu eta Kongresura joateko deia egin dio Puigdemonti, Kataluniaren "ezinegona" azaltzeko eta alderdi politikoen artean irtenbidea bilatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena