20:42

Politika

Erreferenduma Katalunian

Puigdemontek negoziatzen hasteko garaia dela esan dio Rajoyri gutun batean

agentziak | erredakzioa

Generalitateak hartutako erabakia da gutuna bidaltzea. Bestalde, Kataluniako presidentea Estatuko fiskal nagusiarekin batzartu da.

  • Rajoy eta Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Rajoy eta Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitatearen presidenteak gutun bat bidali dio Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari, eta bertan esan dio "bi gobernuak mahai baten bueltan hitz egiten hasteko garaia" iritsi dela.

Puigdemontek eskutitzean azaldu duenez, generalitateak "irtenbide politiko adostua eta itundua nahi du Kataluniako gizarteak bere etorkizunaz erabakitzeko duen nahiari erantzuna emateko", eta horixe esan dio "pertsonalki" Kataluniako presidenteak Rajoyri.

Buruzagi kataluniarrak azpimarratu du Espainiako Gobernuak aitortu egin duela "Kataluniako auzia arreta guztia behar duen Estatu gaia" dela; horregatik, "mahaiaren bueltan hitz egiteko garaia" iritsi dela iritzi dio.

Generalitateak atzo erabaki zuen gutuna bidaltzea, Kataluniaren independentziaren inguruko erreferendumaz negoziazioak abian jartzeko gonbidapena izate aldera.

Gutunarekin batera, Puigdemontek Generalitatearen akordioa esleitu du, Madrili "erreferendumaren baldintzen inguruan negoziatzen hastea" eskatzeko.

Era berean, Kataluniako Parlamentuak maiatzaren 18an onartutako mozioa ere gaineratu du, erreferenduma Espainiako Gobernuarekin adosteko borondatea erakusten duena.

"Zure erantzunaren zain geratzen gara elkarrizketa ahal bezain laster hasteko", amaitu du gutuna Puigdemontek.

Bilera Estatuko fiskal nagusiarekin

Bestalde, Generalitatearen presidentea Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiarekin elkartu da Generalitatearen Jauregian.

Fiskaltzak jakinarazi du "adeitasun instituzionalagatik" bildu direla, ostegunean Bartzelonan erkidegoetako fiskalen bilera antolatu baitute.

Mazak aurreko astean kereila bat aurkezteko eskatu zion Romero Tejadari Meritxel Borras kontseilari kataluniarraren kontra erreferendumerako hautetsontzien esleipenagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena