16:28

Politika

Barne hauteskundeak PSOE-n

PSOEk zentsura-mozioa aurkezten badu, Podemosek berea erretiratuko luke

Agentziak | Erredakzioa

Eskaintza hori luzatu dio Podemosek Alderdi Sozialistari. Pablo Iglesiasek eta Pedro Sanchezek telefonoz hitz egin dute eta PPren egoera "jasanezina" dela ondorioztatu dute biek.

  • Pablo Iglesias. Artxiboko irudia

    Pablo Iglesias. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podemosek eskaintza egin dio Pedro Sanchezi: Mariano Rajoyren kontra erregistratu berri duen zentsura-mozioa erretiratzeko prest daude, Alderdi Sozialistak bere mozio propioa aurkeztea erabakitzen badu.

Iglesiasek eta Sanchezek telefonoz hitz egin dute eguerdian, Europa Press agentziak Podemosen iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Espainiak bizi duen egoera izan dute hizpide eta bi buruzagiak bat datoz: "Ustelkeriaz inguratuta dagoen PPren egoera jasanezina da Gobernuan".

Nolanahi ere, Iglesiasek eta Sanchezek argi utzi ditu indar politiko bakoitzak "bere estrategia propioa" duela Alderdi Popularrari oposizioa egiterakoan eta bide horienganako errespetua erakutsi dute. Horrenbestez, Podemosek eta PSOEk harremanetan jarraituko dutela adierazi dute.

Podemosek gaur goizean iragarri du Kongresuan Mariano Rajoyren kontra aurkeztu duen zentsura-mozioa erretiratzeko prest dagoela, baldin eta Alderdi Sozialistak Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako mozio propioa aurkeztea erabakitzen badu.

Irene Montero bozeramailearen bidez, eskaintza Pedro Sanchezen kabineteari helarazi diote eta horren ondotik bi idazkari nagusiek telefonoz hitz egin dute. Alabaina, ez dute argitu Pedro Sanchezek erantzunik eman duen, eta hala izan bada, erantzuna zein izan den.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena