Politika
Barne hauteskundeak
Agentziak | Erredakzioa
PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, militante sozialistek "argi eta garbi" esan dute "zer-nolako etorkizuna eta lidergoa nahi duten PSOErentzat".
Albisteak (2)
Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak PSOEren barne hauteskundeen ostean esan duenez, "batasuna eta leialtasuna betebeharrak dira, ez aukerak".
PSE-EEren zuzendaritzaren bilera amaitu ostean, agerraldia egin du Bilbon barne hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Militante sozialistak nabarmendu ditu Mendiak, "parte hartze masiboa" eta "Pedro Sanchezen emaitza bikaina" azpimarratzeaz gain. Militanteek "argi eta garbi" esan dute "zer-nolako etorkizuna eta lidergoa" nahi duten PSOErentzat.
"Batasun eta integrazio garai berri bat abiatu da sozialismo espainiarrarentzat. Banaketa ez ezik, azkenaldian izan ditugun istiluak gainditu behar ditugu, galdutako barne kohesioa eta anaitasuna berreskuratzeko", azaldu du.
Sanchezekin oraindik ezin izan duela hitz egin esan du Mendiak, "nahiz eta atzo gauean hainbat aldiz saiatu". "Euskal sozialistak idazkari nagusi berriaren esanetara gaude", gaineratu du.
Mendiaren aburuz, batasuna eta leialtasuna "bi noranzkoetan" egon behar da, eta "integrazioa ez da pertsona, izen edo abizen zehatz batzuen kontua, eguneroko jarduera, hitzaldi eta estrategien elkarlanarena baizik", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa