Politika
Biltzarra Bizkaiko PPn
Agentziak | Erredakzioa
Gonzalezen aburuz, beharrezkoa da 'ikuspegiak bateratzea', Bizkaiko PP 'apur bat bananduta dagoen garaian'.
Raquel Gonzalezen agerraldia, Carlos Iturgaiz alboan duela. Argazkia: EFE
Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidente izateko hautagaiak "ikuspegiak bateratzea"ren alde egin dugu gaur, "erabaki okerrek" eragin duten "haustura" gainditze aldera; uste baitu haustura horrek alderdiak erakundeetan zituen ordezkarien erdia zein "afiliatuen atxikimendua" galtzea ekarri duela.
Barakaldo PPren egoitzan egindako ekitaldi batean parte hartu du Gonzalezek, eta bertan bere programa politikoa aurkeztu du. Bera babesten Carlos Iturgaiz eurodiputatua egon da.
Bere mintzaldian zehar, alderdia birsortzeko garaia dela iritzi dio Gonzalezek. Uste du "bidean, bidegabeki baztertuta geratu den jendea" berreskuratu behar dela, eta aldi berean, "alderdiaren alde lan egin nahi duen" jende berria ekartzeaz gain.
Gonzalezen aburuz, beharrezkoa da "ikuspegiak bateratzea", Bizkaiko PP "apur bat bananduta dagoen garaian"; izan ere, "bata bestearen atzetik hartu diren zenbait erabaki okerrek haustura eragin dute".
Adierazi duenaren arabera, biltzarrera bi hautagairekin iritsiko dira, "erabat kontrajarriak diren alderdiaren gaineko bi ikuspegi daudelako". Nahiz eta batak zein besteak alderdiaren onurarako ari direla uste duen, bere hautagaitzak "ikuspegi biek bat egitea" nahi duela baieztatu du.
Bere esanetan, Nerea Llanosek gidatzen duen aukera "betikoa da, betikoekin, betiko bidea egiten ari direnak, betiko emaitza txarrak biltzen: egoitzan bizi direnak".
Bere aldetik, Carlos iturgaizek hautagai biei egin die aitortza, baina Raquel Gonzalezen alde bozkatuko duela aurreratu du "alderdi politikoetan, enpresetan edota kirol taldeetan gertatzen den legez, "erantzukizunak eskatu behar baitira emaitza txarrak daudenean".
Iturgaizen arabera, alderdia "erditik bananduta dago" eta "emaitzak hobetzeko aukera bat behar du berehala, probintzia honetan erreferente politiko bat izatera itzul gaitezen".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa