Politika
Katalunia
agentziak | erredakzioa
Kataluniako presidenteak lehenik erreferendumaren inguruko akordioa lortu nahi du Espainiako Gobernuarekin, eta gero ganbera legegileetan aurkeztu ituna.
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta Artur Mas. Argazkia: Efe
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak erreferenduma negoziatzeko deia egin dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta, "akordioa" lortuz gero, ituna Kongresura eta Kataluniako Parlamentura eramatea horien oniritzia edo errefusa jaso dezan.
Pacte Nacional pel Referendumen ekitaldi nagusian ikusle gisa parte hartu aurretik egin ditu adierazpenok, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak erreferendum proposamena Kongresuan defendatzeko gonbidapena egin eta ordu batzuetara.
Hala, Kataluniako presidenteak erreferendumari buruzko akordioa nahi du lehenik Espainiako Gobernuarekin, gero ganbera legegileetara eramateko: "Kataluniako Gobernua Espainiakoarekin erreferenduma negoziatzeko prest dago. Akordiora iritsiz gero, bi gobernuek bi parlamentuetara eramango dute".
Bestalde, Puigdemontek begi onez jo du Santamariaren eskaintza, Espainiako Gobernuaren "tonu aldaketa" atzeman duelako, Estatuak independentziari buruzko erreferenduma proposatzeko aukera dagoela aitortu duela iritzita.
"Espainiako Gobernuak aitortu du Katalunian autodeterminazio erreferenduma egiteko aukera dagoela", ulertu du Kataluniako presidenteak, horrek Rajoyren betiko jarrera, aukera ukatzearena, aldatzen duelako.
datzen duelako.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa