11:50

Politika

Katalunia

Ferrusolak herentziaren gutunaren zati bat apurtu zuen dirua ezkutatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Ekintza horren helburu nagusia dirua ezkutuan izatea zela azaldu du Josep Pujol Ferrusolak, bere esanetan, ezin zutelako azaldu Andorran dirutza zutenik.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Duela urte batzuk Marta Ferrusolak Florencik (Jordi Pujolen aita) utzitako herentziaren gutunaren zati garrantzitsu bat apurtu zuen, Andorran utzitako dirutzaren arrastoa ezabatzeko asmoz. “Dirua ezkutatuta izatea zen gure helburu nagusia, ezin genuelako azaldu Andorran dirua genuenik”, azaldu du ostiral honetan Josep Pujol Ferrusolak, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren hirugarren semeak.

Erdiko esaldiak falta dira gure amak gutunaren parte hori urratu zuelako”, azaldu du Catalunya Radio irrati-kate publikoan egindako elkarrizketa batean. Bere esanetan, Pujol-Ferrusola familiak atzerrian zuen dirutza Florencik utzitako herentziarekin zuen zerikusia.

Ildo horretatik, Jordi Pujol politikan sartu zuenean diru asko zuela esan du Josep Pujolek. Halaber, 1979. urtean egindako errentaren aitorpenaren harira, Katalunian aitorpen handiena egin zuten hiru pertsonen artean bere aita zegoela ziurtatu du. Alabaina, Jordi Pujol Generalitatera iritsi zenean eta Florencik Andorran utzitako dirutzaren berri izan zuenean, azalpenik ez ematea erabaki zuen, bestela dimisioa eman beharko zuela uste zuelako.

Beste alde batetik, Marta Ferrusolak Andorrako kontuetan mugimenduak egiteko “ama nagusia” ezizena erabiltzen ote zuen galdetu diote kazetariek. Kataluniako presidente ohiaren semearen esanetan, idazkerak oso antzekoak izan arren, bere amak ez du zerikusirik horrekin. Halaber, mezo hori ez dela "guztiz benetakoa" esan du, sinaduran kontu korrontearen zenbakia agertu ordez ‘Marta’ besterik ez baita agertzen.

Kontu korronteak Andorran

Josep Pujolek azaldu duenez, anai-arrebek 18 urte beteta zituztenean banatu zuten herentzia. Orduan, Andorrako Andbank bankuan kontu korronteak ireki zituzten eta dirua bertan gorde zuten. 2010. urtean, dirua BPA bankura lekualdatu zuten.

Halaber, Pujol-Ferrusola familiak Espainiatik kanpo zenbat ditu zuen galdetu diote kazetariek. “Gure amak, Perek, Mireiak eta Oleguerrek kanpoan zuten diru guztia legeztatu zuten (4,3 milioi euro). Oriolek ez zuen ezer legeztatu ez zuelako dirurik. Jordik ez zuen ezer legeztatu gordeta zuen diruarekin alderatuta zorrak handiagoak zirelako. Nik 2,5 milioi euro legeztatu nituen Montorok amnistia fiskala eman zuenean”, esan du.

Ildo horretatik, bere aita Kataluniako presidente zenean ezin zuen dirua legeztatu ziurtatu du, eta bere aitak ez duela inoiz atzerrian dirurik izan azpimarratu du: “Nire aitari inoiz ere ez dio dirua axola izan”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena